Foru Aldundiaren 2015eko egutegia ostiraletik aurrera banatuko da
7.000 ale egin dira eta bertan Gipuzkoan dauden aparteko zuhaitzak dira protagonista
Joseba Zubialde
Martes, 16 de diciembre 2014, 15:57
Foru Aldundiak ostiral honetatik aurrera banatuko ditu 2015eko egutegiak. Guztira 7.000 ale egin dira eta Donostiako Gipuzkoa plazako egoitzan izango dira eskuragarri. Egutegia 'Gipuzkoako zuhaitz bereziei buruzko argazki lehiaketan' izandako 13 sarituen irudiek osatzen dute.
Datorren urteko egutegian, beraz, Gipuzkoan dauden aparteko zuhaitzak dira protagonista, hots, ezaugarri ezhoikoak dituztenak eta tamainagatik, adinagatik, historiagatik edo edertasunagatik nabarmentzen direnak. Figura hori 1994eko legeak ezarri zuen, eta Euskal Autonomi Erkidegoan dauden 25 zuhaitzetatik 10 Gipuzkoan aurkitzen dira.
Pagoa, douglas izeia, artelatza, hagina, artea, eta sekuoia luzea dira, besteak beste, egutegian azaltzen diren zuhaitzetako batzuk.