Secciones
Servicios
Destacamos
dani soriazu
Martes, 2 de diciembre 2014, 13:36
Euskadik ikuspegi integral bat izan behar du hondakinen kudeaketan eta ez soilik lurralde bakoitzean dauden planen fusio bat. Horrela azaldu du PSEk, Eusko Legebiltzarra bideratzen ari den 'Euskadiko hondakinen prebentzio eta gestio plana' dela eta. Erkidegoan behar diren azpiegiturei buruz ikuspegi orokor bat behar dugu, Euskadin dagoen populazioa kontuan izanik askoz ere zentzuzkoak izan daitezen eta finantzarioki jasangarriagoak, bikoiztasunak saihestuz, aipatu du Denis Itxaso PSEko Iraunkortasun eta Energia idazkariak, astearte honetan Natalia Rojo legebiltzarkidearekin batera eginiko agerraldian.
Hori dela eta, alderdi sozialistak Gipuzkoan zabortegi berrien sorrera ez onartzera premiatu nahi du Eusko Jaurlaritza Legebiltzarrean aurkeztutako proposamen baten bidez, "batez ere, lurralde honek jasaten duen presio demografiko eta urbanistikoa kontutan hartuz, esan du Itxasok. Honen aburuz, Eusko Jaurlaritzak planifikazio integral bat eginez gero, eta Europak dioena onartuko balu, hau da, zabortegiek ez dezatela lekurik eduki Gipuzkoa bezalako lurralde batean", horrek "indarra" edukiko luke Foru Aldundiak Zestoan bizigabeen zabortegi bat jartzea debekatu ahal izateko. "Baina gaur egun badago indarrean foru arau bat betetzen ez dena, erantsi du Itxasok.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La espiral azul que se vio en España lleva la firma de Elon Musk
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.