Borrar
Aurretik erretiratuen eta Erretiratuen Euskal Elkarteen Federazioaren bilera.

Pentsiodunek euren borondatea entzunarazi nahi dute

Sindikatuak euren ordezkariak ez direla diote, eta «aberastasuna ondo banatuz gero» pentsio sistema iraunkorra dela defendatu dute

Joseba Zubialde

Lunes, 17 de noviembre 2014, 17:02

"Munduko hainbat estatutan pentsioak zergekin osatzen dira, hemen aldiz ez", salatu du astelehen honetan Donostian Miren Etxezarreta ekonomialariak. Printzipal Antzokian Aurretik erretiratuen eta Erretiratuen Euskal Elkarteen Federazioak (Fevaas-ek) pentsio sistema publikoaren defentsan antolatu duen ekitaldian parte hartu du Etxezarretak. Bere hitzetan, sistema kolokan jartzen duten Gobernuak eta enpresariek ematen dituzten argudioak hutsaren hurrengoak dira eta arazoa "aberastasunaren banaketan" dagoela azpimarratu du. Bere iritziz, langileek ez dute soilik euren kotizazioekin bermatu behar sistema. Pentsioak zergen eta enpresen mozkinen bitartez ere bideratu daitezkeela adierazi du, Danimarkan gertatzen dena adibide jarriz.

Era berean, pentsioen inguruko erreformak aurrera eramaterakoan sindikatuen iritzia soilik kontuan hartzea salatu du Enrique Castillok, Cepip-eko kideak. "Guk ez ditugu bozkatu lan horretan ordezkari gisa aritzeko". Horregatik, pentsio sistemaren inguruan eztabaidatzen den topagune "guztietan" ordezkaritza edukitzea eskatu du. "Gu bozkaz aukeratuak gara eta ia 9 milioi pentsiodunen interesak eta beharrak zilegi defendatuko ditugu".

Pentsio pribatuak ere aztergai izan dira gaurkoan Donostian. Miren Etxezarretaren aburuz, hauek ez dira irtenbidea sistemaren iraupenerako. Oso arriskutsuak direla salatu du, dirua burtsan jokatzen baita eta egunen batean honek behera eginez gero diru guztia galdu duzula esango dizute, nabarmendu du. Era berean, mota honetako pentsioak herritarrentzako oso garestiak direla azpimarratu du: urtero %1,5 eta 2 bitarteko kopurua kobratzen badute kudeaketa lanak direla medio, azkenean balizko pentsio oso baten %38 bankuak eramaten du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pentsiodunek euren borondatea entzunarazi nahi dute

Pentsiodunek euren borondatea entzunarazi nahi dute