Borrar
Nazioarteko sariak bertako sagardo ekoizleentzat

Nazioarteko sariak bertako sagardo ekoizleentzat

Nazioarteko sariak bertako sagardo ekoizleentzat

Viernes, 17 de enero 2025, 08:38

2024an sagardoaren sektoreko nazioarteko 16 ekitaldi baino gehiago izan dira munduan zehar: CiderCon 2024 jardunaldiak eta lehiaketa, Estatu Batuetan; Sagar Handia Fest 2024 ekitaldia, Estatu Batuetan; Crafton 2024 jardunaldiak, Erresuma Batuan; British Cider Week astea, Erresuma Batuan; Cider World'24 lehiaketa zein azoka, Alemanian; International Cider & Perry Competition 2024 lehiaketa, Erresuma Batuan; Hardanger Internasjonale Siderfest 2024 ekitaldia, Norvegian; GLINTCAP 2024 (Great Lakes Internacional Cider and Perry Competition) lehiaketa, Estatu Batuetan; XI Feira da Sidra ekitaldia, Galizian; Sidrama 2024 jaialdia, Portugalen; Ross Cider Festival jaialdia, Erresuma Batuan; Armagh Food and Sider Weekend ekitaldia, Erresuma Batuan; Salón Internacional de les Sidres de Gala 2024 (SISGA) lehiaketa eta azoka, Asturiasen; World Cider Awards 2024 lehiaketa, Erresuma Batuan; 2024 Australian Cider Awards lehiaketa, Australian; eta 2024 Fruit Wine & Cider Awards lehiaketa, Zeelanda Berrian.

Sagardo naturalaz gain, bertako sagardogileen sagardo apardunak, izotzezkoak eta hainbat zaporetakoak ere sarituak izan dira.

GLINTCAP 2024 (Estatu Batuak)

Zapiain sagardotegiak hiru sari eta nazioarteko izendapen berezia eskuratu ditu: Zapiain Euskal Sagardoa Premium sagardoak, lehen saria (sagardo naturala); Joanes de Zapiain sagardoak, bigarren saria (sagardo naturala); Bizi-Goxo sagardoak, bigarren saria (izotzezko sagardoa); eta International Cidermaker of the Year, urteko nazioarteko sagardogilearen sari berezia.

World Cider Awards 2024 (Erresuma Batua)

Topa sagardotegiak sari bat lortu du: Topa Brut Artisanal sagardo apardunak zilarra lortu du.

Cider World' 24 (Alemania)

Euskal Herriko sagardo ekoizleek bost sari lortu dituzte.

Bereziartua sagardotegia: Sidra Bereziartua sagardoak, honor saria (sagardo naturala); eta Sidra Ona sagardoak, honor saria (sagardo aparduna).

Isastegi sagardotegia: Sidra natural Isastegi D.O. Premium sagardoak urrea (sagardo naturala).

Zapiain sagardotegia: Euskal Sagardoa Premium sagardoak, urrea (sagardo naturala); eta Bizi Goxo ice cider 2017 sagardoak urrea (postrerako sagardoa).

SISGA 2024 (Asturias)

Euskal Herriko sagardo ekoizleek hamabost sari lortu dituzte:

BaldorbaNaturel: Sabaiza sagardoak, brontzea (kopako sagardo lehorra); Nahizhaga sagardoak, zilarra (kopako sagardo lehorra); Orbaibar sagardoak, zilarra (kopako sagardo lehorra); eta Licor Larra Barrik, zilarra (sagardo likorea).

Egiazki sagardotegia: Sagarnoa sagardoak, zilarra (kopako sagardo lehorra); Pétillant sagardoak, zilarra (Brut sagardo aparduna); eta Spiriteux Egiazki Patxakak, urrea (sagardo likorea).

Kuartango sagardotegia: Callabocas sagardoak, zilarra (zaporetako sagardoa); Sagartxo sagardoak, urrea (zaporetako sagardoa); Su-Sagardoa sagardoak premium (suzko sagardoa) eta Vermut de sidra Kuartangok, zilarra (sagardo bermuta).

Petritegi sagardotegia: 1526 sagardoak, urrea (kopako sagardo erdilehorra); La Petri sagardoak premium (sagardo aparduna); Vermut con sidrak, zilarra (sagardo bermuta); eta Vermut con sidra y naranjak, urrea (sagardo bermuta).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nazioarteko sariak bertako sagardo ekoizleentzat