Borrar
Euskal Pentatloia

'Izeta IV'.ak erakustaldia, Azpeitiko kanporaketan

Domingo, 12 de septiembre 2021, 08:57

Comenta

Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI', Joseba Otaegi, Iñaki Errazkin, Aritz Irazabal, Julen Gabirondo eta Kepa Peñagarikano dira Euskal Pentatloiaren laugarren edizioaren finalera sailkatutako seiak. Azpeitin jokatu zen atzo bigarren kanporaketa eta Izeta IV.ak egin zuen denborarik onena 12 minutu eta 29 segundorekin eta 40 segundoko aldea atera zion Joseba Otaegi bigarren sailkatuari. Orain arte kanporaketan egin den denborarik onena izan da.

Harria hamar aldiz altxatu behar zuten, giza proban plaza bat bete, aizkoran kanaerdikoa eta 45 ontzakoa moztu, txingekin hiru plaza osatu eta korrika kilometroa korritu. Errazkin eta Iratzabal 2:09ra eta 2:15ra sailkatu ziren, Gabirondo 2:23ra eta Peñagarikano 2:31ra. Julen Kañamares bi segundogatik geratu zen hilaren 25eko finaletik kanpora 15:02ko denborarekin eta berarekin batera kanpoan geratu ziren Aratz Mugertza, Jagoba Otaegi, Gorka Etxeberria, Jon Gisasola 'Zelai V' eta Beñat Amade ere. IÑIGO GOÑI

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Izeta IV'.ak erakustaldia, Azpeitiko kanporaketan

'Izeta IV'.ak erakustaldia, Azpeitiko kanporaketan