Euskal Herriko idi proba txapelketa, Mungian
Euskal Herriko idi proba txapelketa jokatuko da bihar, 20:00etatik aurrera Mungiako Birleko Harribide probalekuan. Hiru idi parek hartuko dute parte: Bermeoko Benguria, Gatikako Etxebarria eta Garcia Alabak Mungiakoak. Ordezko idi parea izango da Elorrieta. 30 minutuko lanean plaza gehien egiten duen idi pareak irabaziko du txapelketa eta jantziko ditu mantak. Idiek 30 minutu horietan 1.700 kiloko harritzarretik tira beharko dute. Aurten ez dago pare gipuzkoarrik eta garaipena bizkaitarra izango da.