'Arria V'.ak eta Otañok apustua hitzartu dute apirilaren 24ean
Xabier Orbegozo 'Arria V'.ak eta Eneko Otañok apustua itxi zuten atzo Azpeitiko Mendizabal erretegian. Errezilgo eta Beizamako aizkolariek apirilaren 24an neurtuko dituzte indarrak, eguerdiko 12:00etan, 20 kanaerdikoetara. Alde bakoitzak 5.000 euro jokatuko ditu. Enborrak erdibana eramango dituzte Azpeitiko zezen plazara. Errezildarra erretirotik bueltatuko da.