Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Lorazain eguneko argazkia. David Herranz

Zortzigarren edizioaren balorazio «guztiz baikorra» egin du Loraldia Festibalak

Euskal Herri osoko ia 120 artista bildu dira 14 gune ezberdinetan, eta 5.300 lagun baino gehiago bildu dituzte ikuskizunek

Asteartea, 29 martxoa 2022, 18:43

Comenta

Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren 8. edizioko balorazio «guztiz baikorra» egin du. Izan ere, «edizio honetan aretoetako edukiera berreskuratu da, jarduera guztiak mugarik gabe garatu dira eta aurkeztutako proposamenen kalitate artistikoa azpimarratu behar da». Neurri batean pandemiaren aurreko usadioetara itzultzen hasteak, antolaketari dagokionez, «jaialdiaren garapena erraztu du, berme guztiekin». Artistentzat «beren jarduerara baldintza normaletan itzultzea ekarri du. Eta publikoak pandemiaren aurretik bezala gozatzeko aukera izan du».

Datuei dagokienez, Euskal Herri osoko ia 120 artista bildu dira 14 gune ezberdinetan, eta jendearen erantzuna bikaina izan da. Hain zuzen ere, «Loraldia Festibala izan da edukiera osoak berreskuratu dituen tamaina honetako lehen ekitaldia». Zehazki, 5.300 lagun baino gehiago bildu ditu.

Artistikoki, «formatu, estilo eta sorkuntza ugari ekarri ditu zortzigarren edizio honetara. Eta mugarri gogoangarri batzuk lortu dira», diote balorazioan. Euskal kulturaren izen handiak izan dira festibalean, Joseba Sarrionandia, Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Uxue Alberdi, Amaia Lasa, Urbil Artola, Hedoi Etxarte, Alaine Agirre, Olatz Salvador…

«Une kultural historiko eta gogoangarriak» ere bizi izan dituzte. Besteak beste, 'Hautsi da anphora' kontzertuaren Bilboko emanaldian, Pott banako kideak berriro elkartzea; Maddi Oihenart Laboaren abestiak kantatzen ikustea; Walt Whitmanen lana euskara ekartzea Amaia Lasa eta Urbil Artolaren eskutik; Muguruzaren sormen oparoa ospatzea Muguruza Mani-Fest kontzertuan; edota Loraldia Kultur Elkartearen produzkio propioa den Mira hadi. Eulalia Abaitua andre-begietan lana sortzea. Aipatu beharrekoa da baita ere Loraldia Kultur Elkarteak zabaldu duen Gaztea lan-ildoaren lehen uzta, Loraldia Terminala: «Euskal sortzaile gazteen harrobia sortu da Zorrotzaurren eta egun osoko programazio berezia eskaini zen bertan».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zortzigarren edizioaren balorazio «guztiz baikorra» egin du Loraldia Festibalak

Zortzigarren edizioaren balorazio «guztiz baikorra» egin du Loraldia Festibalak