Borrar

Zinemaldia Donostiako auzoetan barna zabaltzen zeneko Kronika Sarrirena

Begoña del Teso

San Sebastián

Astelehena, 29 iraila 2025, 09:26

Comenta

Pamielak kaleratuak. Beti jakin-min-gose-egarri bizi eta gorrian den irakasle, ikerlari, zinemagile errebelde, ironiko, mendekaitz eta ohiko gezur ustelez konbentzitzen zaila dugun Josu Martinezek bilduak. Hona hemen, bukatu berri den Zinemaldiaren erdiguneetako batean Tabakaleran, hots, Zinemaldiaren erdiuneetako batean (osteguna 25ean, Jennifer Lawrencek Donostia Saria jaso zuenean, alegia) aurkezturiko Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980) liburua zeinek azalean Juan Carlos Eguilloren marrazki ezin aproposagorik duen, zeinek barrukaldean Bixente Ameztoyek, Antton Olariagak eta Naji-al-Ali marrazkilari palestinarrak sortutako irudiak agertzen baitira. Nafarroan inprimatutako liburua zeinean Borja Cobeaga zuzendariari eskerrak ematen zaizkion. Ez dakigu zergatik bainaez digu axolarik, estilo handiko kontua da lagunekin esker onekoa izatea.

190 orrialdotan biltzen dira Kuban aterpe barea aurkitu zuen iheslari braboak Zeruko Argian eta Anaitasunan idatzitako zinema kronikak. 20 urte inguru zituen garai hartan eta edade horrek opari dakarren atrebentziaz izkiriatzen du eskribitu beharrekoa. Komentatzen du batean mukuru zirela aretoak Emmanuelle porno xuabe hura estreinatu zen egunetan baina argi eta garbi uzten du bera beste pelikulen esperoan dagoela,(…) Erotismotik inbezilitatera erraz pasa daiteke (…) Laster helduko baitira pantaila guztietara eta, utzi esaten 'Zentzumenen inoerioa', Oshimarena eta Bertolucciren 'Azken Tango Parisen' zorionez bestelakoak direla, duinagoak.

Ez du ematen Fellini eta beste izen handiak miresten zituen gaztea beldurzalea zenik. Hona hemen egun denok ezinbesteko erreferentzia dugun The Texas Chainsaw Massacre-ren inguruan argitaratua, Pelikula beldurgarri eta terrorifikoa. Medio urrekin egina, ez da teknikoki ona. Mezuarekiko ere, ez du mezurik, alegia. Narrazioa azaleko, urduri eta obsesiboa da. Suspense ikaragarria eta eszena krudelak gainezka. Gainera, gaizki bukatzen da. Ai, Sarri, ai. Inozo eta inozentea zinen zu garai haietan. Ezin imajinatu orduan zer den egun guretzat klasiko hori. Ezin imajinatu, Sarri, denboraren eta zinemaren poderioz zenbat eta nola aldatu diren zinema ikusteko, barneratzeko, zure egiteko eta kritikatzeko erak…

Denok gara bai jaio, hezi, bizi garen garaietako seme-alabak eta biktimak. Horrexegatik ere da hain interesgarria liburua, berri ez den aro baten kronika eta isla zehatza baita..

Hala ere, badira artikulu batzuk gaur egungo betaurrekoekin leituak ere, aktualitatea gordetzen dutenak. 162 orrialdean bada bat, esaterako, Festibala salbatu egin da: 1979ko Donostiako Zinemaldia, izenburukoa. Ez dugu spoilerrik egingo derrigor, sin falta, nola edo hala irakurri behar duzuelako baina adi zaitezte izenburu osteko sarrera Josebak dioen horri, (…) datozen urteetako biziraupenaren haria oraindik ahula gelditzen den arren.

Zer datziko luke 2025 honetan Sarrik? Zer pentsatuko euskal zinemak lortutako urreaz? Zer irudituko Guillermo del Tororen Frankenstein-ez? Zer nolako iritzia izango Gaztediaren Saria harrapatu duen La misteriosa mirada del flamenco miresgarriaz?

Igual hemendik urte batzutara jakingo dugu. Momentuz, hona hemen duela 46 urte idatziriko esaldi hainbbat. Batzuk oso esanguratsuak. Beste batzuek etorkizuna aldez aurretik ikusten duen norbaitenak dirudite, Esan daiteke sail ofizialean, hau da konkurtsukoan , pelikulak arras eskasak izan direla. Film vedetteak lehiaketatik at eman direlako 'Apocalypse Now', 'Manhattan'…

Sail interesgarria izan da errealizadore berriena, hau da, zuzendarien estreinako filmeena(…) Normalenean kalitate eskasekoa izaten den arren,aurten gauza interesgarriak ikusi ahal izan dira…

(…) Azkenekoz, herri eta auzoetan eman izan diren pelikulak. Gipuzkoan barrena eta Nafarroan apur bat. Arrakasta handiz eraman dira pelikulok.

46 urte geroago, beste zinemaldietatik ekarritako pelikulak Perlak sailean biltzen dira eta ikusleek erabakitzen dute zeini saria eman. 46 urte geroago, New Directors sailak , Zabaltegirekin batera, jarraitzen du izaten garrantzi eta klase handikoa, bertan atrebentzia eta amets guztiak kabida dutelako. 46 urte geroago, ez gara kordatzen Sarrionandiak maitatu zuen Pierre Clementiren New Old-ez. Bai ordea Imanol Uriberen El proceso de Burgosekin, zeini Josebak akats batzuk sumatzen zizkion.: elaborazio gutxi,musika ez egokiena, pertsonaia bakoitzaren eszenario eztabaidagarria…

Gustatuko litzaidake jakitea nola begiratuko lukeen egun Oier Plazaren Popel edo Mikelatxo Urbi Taldeak aurrera ateratako Arg(h)itzen. Argi eta garbi geratzen da bertan Sakanan eta beste lekuetan izan ziren torturak Gestapok berak sortuak zirela. Gustatuko litzaidake jakitea zer irudituko Ciudad sin sueño arras eder eta poetikoa… Jakin nahiko nuke zelako begiekin ikusten du 67 urteko Sarrionandiak gaurko eta atzoko zinema

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zinemaldia Donostiako auzoetan barna zabaltzen zeneko Kronika Sarrirena

Zinemaldia Donostiako auzoetan barna zabaltzen zeneko Kronika Sarrirena