2023ko Koprodukzio Fororako 15 hautatuak jakinarazi dituzte
Argentina, Brasil, Espainia, Kolonbia, Mexiko, Uruguai eta Txileko ekoizpenak aurkeztuko dituzte irailaren 25etik 27ra bitartean
DV
Asteartea, 15 abuztua 2023, 12:50
Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezkoei zuzendutako foroan parte hartuko duten proiektuen zerrenda iragarri du Donostia Zinemaldiak. Guztira, 222 lanek eman dute izena deialdian, eta horien artean, hautaketa-batzordeak 15 aukeratu ditu Argentina, Brasil, Espainia, Kolonbia, Mexiko, Uruguai eta Txileko ekoizpenak direnak.
Zazpi zinemagileren lehen edota bigarren filmak dira 2023ko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aurkeztuko dituztenak, eta proiektuen ordezkariek horiek nazioarteko balizko bazkideei ezagutarazteko aukera izango dute irailaren 25etik 27ra bitartean.
15 hautatuak
-
Agua Caliente. Mexiko – AEB
-
El mensaje. Argentina
-
Estoy bien. Txile
-
Fauna. Uruguai
-
La reserva. Argentina
-
Little War. Argentina – Herbehereak
-
Los días libres. Argentina – Brasil
-
Mil pedazos. Txile – Argentina – Alemania
-
Ninho Tinto. Brasil
-
Nostagia del futuro. Uruguai – Argentina
-
Okonomiyaki. Brasil – Txile – Frantzia
-
Todo esto eran mangas Kolonbia
-
Tres balas. Dominikar Errepublika – Espainia
-
Tres noche negras. Espainia – Txile
-
Un cabo suelto Uruguai
Hauek dira irailaren 25etik 27ra bitartean izango den 2023ko Koprodukzio Foroan parte hartzeko hautatu diren 15 proiektuak: 'Agua Caliente' (Mexiko – AEB), 'El mensaje' (Argentina), 'Estoy bien' (Txile), 'Fauna' (Uruguai), 'La reserva' (Argentina), 'Little War' (Argentina – Herbehereak), 'Los días libres' (Argentina – Brasil), 'Mil pedazos' (Txile – Argentina – Alemania), 'Ninho Tinto' (Brasil), 'Nostagia del futuro' (Uruguai – Argentina), 'Okonomiyaki' (Brasil – Txile – Frantzia), 'Todo esto eran mangas' (Kolonbia), 'Tres balas' (Dominikar Errepublika – Espainia) eta 'Tres noche negras' (Espainia – Txile), 'Un cabo suelto' (Uruguai).
Hautatutako lanek hiru sari irabazteko aukera izango dute. Batetik, proiektu onenari saria, 10.000 euro gordin proiektu irabazlearen produktore gehiengodunari. Bestetik, DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak (EFAD) eta Iberoamerikako Ikus-entzunezko Zinematografiako Agintarien Konferentziak (CAACI) ematen dutena eta 20.000 euroko ordainsaria duena, proiektu irabazlearen produktore gehiengodunarentzat. Hirugarrenik, ArteKino International Award saria, ARTEk emandakoa (6.000 euro gordin ematen dio proiektu irabazlearen produktore gehiengodunari).
Produktore eta zuzendarien eta mundu osotik etorritako bazkide posibleen arteko one-to-one bilerak ere egingo dira. Hala, ekimena bat dator Zinemaldiko bi works in progress-ekin, Europako (WIP Europa) eta Latinoamerikako (WIP Latam) ekoizpenei zuzenduak.