Borrar
Zinemaldia

Eneko Sagardoy: «Konfiantza ariketa bat izan da Imanolekin lan egitea»

'Hil kanpaiak' filmeko aktorea ·

'Hil kanpaiak' pelikula aurkeztu du New Directors sailaren baitan Imanol Rayok. Thriller formatuan, mendeku baten istorioa kontatzen du Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' eleberrian oinarritutako lanak

Amalia Ibargutxi

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 24 de septiembre 2020

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lehenengo ikusleek balorazio onak egin omen dituzte. Imanol Rayok bere bigarren film luzea ekarri du Donostiako Zinemaldira, 'Hil kanpaiak'. Balorazioetan sakondu aurretik zuzendari nafarraren bigarren lan luzea zinema aretoetara iristea nahi badute ere, pozik agertu dira orain arteko lanarekin Rayo bera eta Eneko Sagardoy, protagonistetako bat. Itziar Ituño, Yon González eta Kandido Uranga ere agertzen dira, besteak beste, New Directors sailean aurkeztu duten lanean.

Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' eleberrian oinarritutako filma da 'Hil kanpaiak'. Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen direnean hasten da istorioa, denboran atzera eta aurrera egingo duen istorioan sartzera eramango duena ikuslea.

Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina ertzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan.

Sagardoyk nabarmendu duenez, hautsitako familia baten istorioa da, «tragedia handi bat». Ikuslea joango da deskubritzen pertsonaien arteko harremanaren zergatia, haien arteko isiltasunaren nondik norakoa. «Zauri horren presentzia ulertuz joango gara deskubritzen istorioa».

«Imanolek aukeraketa oso zehatza egiten du kontatuko duenaren inguruan, eta gero are gehiago destilatzen du kontakizuna. Hori da bere zigilua, eta ez dio muzin egiten. Nik ere hori bilatu dut». Rayoren hizkuntzara moldatutako lana burutu du, «konfiantza ariketa bat ere izan da», azaldu du. Gustatu zaio emaitza.

Nestorren zauriak gorpuzteari arreta berezia jarri dio Sagardoyk. Izan ere, pertsonaiaren bizitzako urte ugari kontatzen ditu filmak, eta aldaketa horiek islatzea erronka berezia dela uste du, bizitzaren gora beheren ondorioak era aproposean islatze aldera.

Rayok «irganeko denbora gaurko denbora bezala» kontatu nahi izan du, «denbora lineala sortuz, etengabekoa izango dena».

Informazioa argi eta garbi eman beharrean, filmaren egitura fragmentatu eta zatikatuta eman nahi izan dio ikusleari. Horregatik, adibidez, ekintzari baino, irudiari eman nahi izan dio lehentasuna. «Ekintza asko modu deliberatuan daude omitituta, zer ikusi behar den erakusteko. Soinu abstraktu asko erabili ditugu ikusleak filma osa dezan. Iradoki nahi izan dugu, erantzun baino. Filmak norabide asko ditu bere baitan». Zinemaren misterioa aldarrikatu nahi izan du horrela; ikusleari erronka bota dio.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios