Borrar

Go!azen telesailaren aurrestreinaldi bikaina

Belodromoa lepo bete zen 11. denboraldiko lehen atalaren proiekzioa primizian jarraitzeko eta ikasturte berrian parte hartuko duten protagonistak oholtza gainean dantzan eta abesten ikusteko

Itziar Altuna

San Sebastián

Ostirala, 27 iraila 2024, 21:35

Comenta

Urduritasuna eta emozioa nabariak ziren atzo Belodromora joan ziren ehundaka haurren aurpegietan. Guztiak ETB1eko Go!azen telesaila arrakastatsuaren 11. denboraldiko lehen atalaren proiekzioa primizian jarraitzera hurbildu ziren, baina batez ere, sailaren protagonistak zuzenean dantzan eta abesten ikustera. Bigarren urtez, EITBk Donostia Zinemaldian antolatu du denboraldi berria aurkezteko lehen aurrestreinaldia eta iaz bezala, sarrera guztiak agortu ziren salgai jarri eta ordu gutxitara.

Go!azen-eko jarraitzaileek 18.30ean zuten hitzordua, baina asko bostetarako bertan ziren, ateak noiz irekiko zain. Lehenengoak hiruak inguru joan ziren eserleku hoberenak hartzeko asmoarekin, eta batez ere, aktoreak gertutik ikusteko esperantzarekin. Inge Karrera, Naia Beloki eta Inge Alustiza tolosarrak iaz ere izan ziren, «oso dibertigarria izan zen», zioten, eta aurten iaz bezain ondo pasatzea espero zuten. Beraien esanetan, «protagonistak gertutik ikustea, hori da hoberena», eta gustukoenak aukeratzekotan, «Saioa eta Garazi» aipatu zituzten.

Belodromoko harmailetara iritsi baino lehen, askok argazkia atera zuten sarreran antolatu zen 'photocall'-ean. Horien artean Jule, Naiara eta Lide Azkue ahizpa eta lehengusinak, hirurak telesaileko kamiseta jantzita. Getariatik etorri ziren, ikastolatik atera eta berehala. Beraien kasuan, lehengo aldia zen telesailaren aurrestreinaldira joaten zirela, «gogo handia dugu nolakoa izango den ikusteko, badakigu denboraldiko lehenengo atala botako dutela, eta aktoreak ere etorriko direla», zioten.

Senideekin edo lagunekin joan ziren gaztetxo gehienak. Lasarte-Oriatik iritsi ziren Alba, Laia, Maria, Izan, Naroa, Enara, Daniela, Maddi, Maialen eta Martina. Beraiek ere taldeko argazkia atera zuten sarreran, telesaileko protagonisten argazkiarekin. «Lehenengo aldia da etortzen garela, eta nahiko urduri gaude», aitortzen zuten batzuk.

Protagonistak, oholtzan

Emaldia hasi baino hamar minutu lehenago ikusle guztiak beraien jesarlekuetan eserita zeuden. Argiak itzali bezain laster oihu eta txalo zaparrada handi batekin hartu zituzten aurkezleak, Aizpea Goenaga eta Aia Kruse. Eromena iristear zegoen, protagonistak azaldu zirenean telesaileko abestiaren doinuak jarraituz. Batzuk, aurreko denboraldietatik ezagunak, Nerea Elizalde, Mikele Arizkorreta, Kimetz Etxabe, Ander Ayerza, Xabier Elizalde, Nerea Arriola, Maria Redondo, Lorea Intxausti eta Ander Lacalle. Eta beraiekin, aurtengo denboraldiko sei aktore berriak, Sara Cozar, Irati Marin, Ander Murillo, Adriana Sanchez, Julen Taboada eta Garazi Urkola.

Jarraian Xabier Zabaleta ekoizleak eta Itziar Gómez zuzendariak hartu zuten hitza «fikzioa euskaraz bultzatzen duzuen guztioi» eskerrak emateko. Bigarren koreografia bat eskaini zuten aktoreek, lehen atala primizian ikusi aurretik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Go!azen telesailaren aurrestreinaldi bikaina