Borrar
Saioa Alkaizak jantzio zion txapela Unax Aizpuruari. BDB

Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa

I. M.

Lunes, 16 de junio 2025, 16:25

Unax Aizpurua Ibargaraik irabazi du aste-bukaera honetan Euskal Herriko Eskolartekoa Arantzan izan zen saioan eta Saioa Alkaiza Guallarrek jantzio zion txapela. Herrialde guztietako 13 bertsolari aritu ziren kantuan Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Josu Txoperena Iribarren jarritako gaiekin eta zozketak hala erabakita, ondorengo hurrenkeran eseri ziren bertsolariak: Kattin Madariaga Apaolaza, Goizane Etcheverry Lopete, Enara Gallastegi Barrenetxea, Jokin Onaindia Elexpuru, Suhar Gesala Egiguren, Nahia Etcheverry Lopete, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga Mendia, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu, Ekhi Zuluaga Intxaurbe eta June Asastegi Unzaga.

Lehen atala goizean izan zen, 11:30ean, giro oso onean hainbat bertsolarik esan baitzuten agur bertsorik gozatzera joanak zirela. Binaka aritu ziren. Lehendabizi, gaia emanda, bina bertso abestu zituzten zortziko handian; eta, jarraian, bina bertso zortziko txikian. Elkarrizketa jostari eta ondo josiak izan zituzten, eta rol anitz gorpuztu zituzten: gelakideak izan dira, guraso bananduen seme-alabak, aitatxi eta amatxi, herri txiki bateko bi biztanle... Erritmo bizian, arin eta fresko, aritu ziren kantuan.

Hartatik lehen sei sailkatuak igaro ziren arratsaldeko bigarren atalera: Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga Mendia, Kattin Madariaga Apaolaza, Nahia Etcheverry Lopete, Suhar Gesala Egiguren eta Unax Aizpurua Ibargarai. Hartan banaka aritu ziren kantuan. Lehendabizi, lehen puntua emanda, bertso bat osatu behar izan zuten zortziko txikian; gero, gaia emanda, bertso bat osatu zuten, gehienez, bost puntuko neurrian. Isiltzen dutenari, lortutako ametsari, sufrimenduari, zurrumurruari, egunerokoan idatzitakoari eta bizilagunaren oihuari kantatu zieten, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa

Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa