Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Zumarraga, igande honetan, 'Herri Txiki, Infernu Handi'saioan

Zuhaitzek eta Pagadik Gipuzkoako erdialdeko udalerria ezagutzeko parada izango dute, batik bat, Eitza, Aginaga eta Antigua auzoak

Igandea, 20 otsaila 2022, 11:45

Comenta

Gipuzkoako erdialdean, Urola Garaia bailaran, kokatuta dagoen Zumarragako udalerrira hurbilduko dira igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi'saioan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi. Herriguneaz gain, bertako zenbait auzo esanguratsu ezagutzeko aukera izango dute. Horien artean, Eitza, Aginaga eta Antigua auzoak. 

Pagadik, Zumarraga-Urretxu arteko mugan, Fernandorekin topo egingo du. Honek harategira gonbidatuko du, eta urte askoan desagertuta egondako idi adarra erakutsiko dio. Agina auzoan bertako alkatearekin, Jose Anjelekin, elkartuko da. Egur txikitzen ari dela, aizkoraren analisi bat egingo dute, eta indarrak hartzeko, gosaltzera gonbidatuko du. Ondoren, museko munduko txapeldunarekin topo egingo du, Eusebitorekin. «Campeon en todo» bezala definitzen du bere burua, eta horrela demostratuko dio. Zumarragako beste auzo batean, Eitzan, Uxue izango du solaskide. Balkoian izara zabaltzen topatuko du Pagadik, eta Santa Isabel eguneko ohiturak jarraituz, galtzontzillo lasterketa bat egiten amaituko du. 

Zuhaitzen lehen gonbidatua Antxon izango da, Beloki frontoiko arduraduna. Eitza auzokoa dela argi utziko dio, eta kirol modalitate berri bat probatzera gonbidatuko du. Eitzan bertan, Anita dinamita, eguzkia hartzen topatuko du. Marianito bat hartzen duten bitartean, Eitza independentea dela azpimarratuko dio. Lau aldiz Donejakue Bidea egin duen Gregorio eta Txuti bere astoa ere ezagutuko ditu Zuhaitzek. Bideko zenbait abentura kontatuko dizkio, eta hamaiketakotxo bat egingo dute. Azkenik, Antioko ermitan, Jokin eta Ander bikiekin elkartuko da. Biki kontuez zein adar kontuez ere arituko dira, eta errekortari lanetan amaituko dute. 

'Herri Txiki, Infernu Handi'-ren zortzigarren denboraldiko 21. atala 22:15ean izango da ikusgai, ETB1en.

 

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zumarraga, igande honetan, 'Herri Txiki, Infernu Handi'saioan

Zumarraga, igande honetan, 'Herri Txiki, Infernu Handi'saioan