Borrar

'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioak denboraldi berria hasiko du

Udazken honetan, barruko sukalde batetik arituko dira Joseba Arguiñano eta eguneko protagonistak, abentura berrien bila, errezeta berriak prestatzen

Astelehena, 21 iraila 2020

Comenta

Uda bukatu eta energiaz beteta jarraituko du 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioak eguerdiro. Denboraldi berri honetan, kokaleku berri batetik arituko dira, barruko sukalde batean babestuta.

Betiko freskotasuna galdu barik, astelehenetik ostiralera gure herriko pertsonaia xelebre eta bitxiak izango ditu saioak protagonista etxean egiteko moduko errezeta prestatzen.

Hurrengo astean gonbidatu desberdinak izango dira saioan. Astelehenean, esaterako, Irene Caminos trial kirolaria izango da; Juanjo Urruzola sagardogilea asteartean; asteazkenean, Julen Alonso trikitilaria; Joseba Attard ardi-moztailea ostegunean eta ostiralean, Julen Hernandez youtuberra.

Astelehenean, irailaren 21ean, Irene Caminos trial kirolari tolosarra izango da protagonista. Bizikletan helduko da sukalde berrira eta astea indarrez hasteko pasta prestatuko dute, haragi cappellettiak tipulin saltsarekin. Ireneren egunerokoa ezagutzeko asmoz, entrenamendu baten lekuko izango da saioa Tolosako skate-parkean. Gainera, Nafarroan ere izango da, Eraulen, La Panpinella pizzeria artisauan egiten dituzten pizza goxoak dastatzen.

Udazken honetan ere, 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioa astelehenetik ostiralera eskainiko da, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioak denboraldi berria hasiko du