Borrar

Ikus-entzunezkotik irrati uhinetara, 'Hitzetik Hortzera'-n

Besteak beste, Imanol Artolarekin hitz egingo dute bere esperientziaz eta tokiko irratien ekarpenaz

Larunbata, 25 urtarrila 2020, 10:54

Comenta

Ataria Irratiko estudioetan murgilduko dira, eta bertsolaritzari buruzko irratsaioa gidatzen duen Imanol Artolarekin hitz egingo dute. Tolosaldeko Atariak antolatutako bertso saioko momenturik onenak eskainiko dituzte, baita Aramaion egin zen Bertso Egunekoak ere. Igandeko 'Hitzetik Hortzera'-n, tokiko irratiek bertsolaritzari egiten dioten ekarpenari buruz mintzatuko dira.

Horretarako, Tolosaldeko Ataria komunikabideko Ataria Irratira joango dira, eta hango irratsaioa gidatzen duen Imanol Artolarekin hitz egingo dute: bere esperientziaz eta tokiko irratien ekarpenaz.

Zehazki, (H)ari naizela irratsaioa Tolosaldeko Atariaren, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen topagunearen eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren hitzarmenaren emaitza da. Beste zenbait tokiko irrati ere aritzen dira bertsolaritza zabaltzen, antzerako esperientziei esker: besteak beste, Bilbo Hiria, Euskal Irratiak, Hala Bedi, Xorroxin edota Arraio irratia.

Imanol Artola irratiko esataria izateaz gainera, gai-jartzailea ere bada eta Tolosaldeko bertso giroa nolakoa den jakingo dugu. Tolosaldeko Atariak urtero antolatzen du bertso saioa Tolosan; jendetsua izan ohi da, eta arrakasta horren zergatiari buruz ere galdetuko diogu.

Tolosan ospatzen den Ataria bertso saioko bertsoaldi hautaketa zabala ikusteko aukera izango da igandean. Egun berean egin zen Aramaion Bertso Eguna, eta Euskal Herriko hainbat txokotako bertsozaleak bildu ziren festaz gozatzera: eguerdian, bertsoekin egindako ibilbide gidatua herrian barrena, eta ondoren, bertso bazkariak. Igandeko programan alerik onenak entzungai izango dira. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian izango da ikusgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikus-entzunezkotik irrati uhinetara, 'Hitzetik Hortzera'-n