Borrar

Bertsolaritzaren B aldea, 'Hitzetik Hortzera'n

Oholtzatik kanpoko mila faktore izango dituzte solaserako gai Miren Amurizak eta Andoni Egañak

Igandea, 20 abendua 2020, 18:30

Comenta

Aste honetako programan askotan aipatzen ez den bertsolaritzaren alderdi bati begiratuko diote: lan-arloari. Zer da plazatik bizitzea? Zein bizi baldintza izan ditzake bertsolari autonomo batek? Miren Amurizarekin eta Andoni Egañarekin elkartu dira, plazatik bizitzeak zer esan nahi duen hobeto jakiteko.

Errepide ondoan dagoen Elgoibarko Usatorre tabernan elkartu dira Miren Amurizarekin eta Andoni Egañarekin, bertsolarien ohiko elkarlekuetako batean. Ikusten ez diren auto bidaiak, ordutegiak, fakturak, agenda hutsen ezinegona... oholtzatik kanpoko mila faktore izan dituzte solaserako gai. Horiek eta askoz gehiagok osatzen dute, sarri ikusten eta gogoratzen ez diren arren, bertsolariaren parte garrantzitsu bat.

Sormenera eta bertsotara emandako bizimodua ez da erraza: oreka, osasuna, egiten duzuna gustatzea eta sakrifizio handiak egin behar izatea ezinbesteko osagaiak izaten dira. Bakoitzak bere bidea eta bere hautuak egin baditu ere, ondo ezagutzen dituzte lanbide honen ertzak Amurizak eta Egañak.

Era guztietako bertso eta bertsoaldiak ere ez dira faltako 'Hitzetik Hortzera'-n. Aramaioko bertso-eskolak bertso trama bat antolatu zuen azaroan. Bertsolari bakoitzari paper bat esleitu zitzaion, eta rol horretatik kantatu behar izan zuten saio osoan: Aramaioko taberna huts bateko mamuak izatea egokitu zitzaien.

Bestalde, Bergarako Kartzela Zaharreko saioko bertsoaldirik onenak ere izango dira entzungai. Hango Kopla Barik bertso-eskolako kideek Maialen Lujanbiok 2019an Bergaran bertan kantatutako bakarkakoa ekarri dute gogora.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsolaritzaren B aldea, 'Hitzetik Hortzera'n