Borrar

'Azken Partida', saio berezia Aimar Olaizola pilotariaren omenez

Iruñeko Labrit pilotalekua telebistako plato bihurtuta, Goizuetako txapeldun handiak senitarteko, lagun, herritar, pilotari eta zaletuen aitorpena eta maitasuna jasoko du

Larunbata, 13 azaroa 2021, 10:54

Comenta

.

Larunbat honetan jaioterrian, Goizuetan, hartuko du erretiroa Aimar Olaizola pilotari handiak, eta etxeko izan duen beste pilotaleku batean, Iruñeko Labriten, jasoko du ETBren omenaldi berezia. Biak ala biak ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izango ditugu: pilota jaialdia zuzenean 17:00etan hasita eta 'Azken Partida' saio berezia (astearte arratsaldez grabatu zena) 22:00etan.

Iruñeko pilotaleku 'zaharra' telebistako plato bihurtuko da gau batez. Bertan, senitarteko, lagun, herritar, pilotari eta zaletuen aitorpena eta maitasuna jasoko du Goizuetako txapeldun handiak. 26 urteko ibilbide profesionalari agur esateko prestatutako saioan une hunkigarriak biziko dituzte bertaratuek ez ezik, programa etxetik jarraituko duten ikus-entzuleek ere bai.

Xabier Euzkitzek gidatuko du saio berezia eta pilota emanaldietan bezala, Elena Azpeitia harmailetan egongo da elkarrizketak egiten. Kantxa erdian kokatutako gunera iristen lehena Aimar Olaizola izango da eta azkenak emaztea eta lau seme-alabak. Asier anaia, Karlos eta Joseba Arguiñano eta Juan Martinez de Irujo ere pasako dira bertatik. Iberoko pilotari ohiaren agerraldiarekin goia joko du saioak, kantxan arerio izan zireneko garaiak gogoratuz.

Goizuetako pilotaria aho bete hortz utziko duten beste hainbat sorpresa ere izango dira emanaldian zehar: Manolo Arozena osabaren bertsoa, Goizuetako herri eskolan eta Paz de Ziganda pilota eskolan grabatutako bideoak, koadrilako lagunen mezuak…

Oroitzapen eta momentu zirraragarriz betetako saioa izango da larunbat gauean ikusgai izango dugun 'Azken Partida', 22:00ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Azken Partida', saio berezia Aimar Olaizola pilotariaren omenez

'Azken Partida', saio berezia Aimar Olaizola pilotariaren omenez