

Secciones
Servicios
Destacamos
Egun luze, intentsu eta ia historikoa digeritzeko orduak behar dira eta Nafarroa arenako harmailak amaitu eta minutu gutxira azaldu dira prentsa aurrera zortzi finalistak. Orokorrean gustura azaldu ziren, Iruñeko lehen finalean parte hartzeko «ohoreaz» kontziente eta eskertuta, oso eskertuta. Hitza hartzen lehena Maialen Lujanbio izan da, gelara sartzen azkena eta gainerako finalistek txaloka jaso dutena. «1, 2 eta 3...» kontatu dute barre artean, bertsolarien arteko giro onaren adierazle. Hernaniarrari kosta egin zaio balorazioa egitea, oraindik finaleko «burrunban» sentituta eta «perspektiba faltan». «Egun luzea izan da eta nire sentsazioa da lantsua izan dela, bila eta bila eta une batzuetan korronte kontran. Amaiera aldera sintonizatuagoa», esplikatu du.
Umorez hartu dio lekukoa Amets Arzallusek. «Eskerrak Maialen korronte kontra aritzen den, alde ariko balitz hegan arituko litzake» bota du. Hendaiarrak finala «emozionalki oso intentsoa» izan dela azpimarratu du eta ados azaldu da Lujanbiok nabarmendutako 'lantsutasun' horrekin. «Goiza, arratsaldea eta are gehiago luzatzen bazaizu emozioek gain egiten dizute». Bide horretan buruz buruan aritu diren bi bertsolariek tokiaren garrantzia ere aipatu dute, Sustrai Colinarentzat garaipen bat. «Plaza berri eta handi bat irabazi dugu, uhin espantsibo handia ekarriko duela espero dut». Bere jardunaz harro azaldu da erre nahi zituen kartutxoak erre dituelako eta balorazioa «gozoa» izango dela uste duelako. «Ez naiz ez naiz disgustora aritu, batzuetan gustora ere. Gehienetan 'ongi baina' sentipenarekin eseri naiz eta txapelketan goian aritzeko baina oni izan behar da».
Gaur arteko asteak izan ditu mintzagai Alaia Martinek. Orain arteko «bidea polit» bezala oroituko duela argi du, «atzean dagoen zaintza eta lan guztiagatik». Saioan bluetooth moduan sentitu dela adierazi du, «batzuetan konektatuago eta besteetan katiuskak jantzita bila». Maiz «hunkituta» sentitu da egoera eta argazki berriagatik. Oiartzuarrak bezala lehen aldia zuen Joanes Illarregik. Nafarra gustora azaldu da helburua bete duelako. «Gorputzaldi eta aldarte on batekin kantatu nahi nuen eta halako oholtza handi batek gaina hartu beharrean ez nik hari gain hartzea baina bai bertan egotean jakitea».
Bertaratu diren 13.000 zale horiei bila etorri direna emanda, pozik pasa dio mikrofonoa Nerea Ibarzabali, finaleko hirugarren debutanteari. Bizkaitarra eguneko argazkiaren parte izateagatik «oso zortedun» kontsideratu da, nahiz eta pertsonalki ez duen eguna izan. «Ez dut hain ondo pasa eta beldurrarekin konektatu dut hasieratik, altxaldi bakoitzean nabaritzen nuen barruko ahotsa gero eta ilunago eta ozenago entzuten nuela». Hala, buruarekin zertxobait haserre agertu da «buklea elikatu» duelako, baina etorkizunerako ikasgai bezala hartzea nahiago izan du.
Zertxobait kontentuago mintzatu da Beñat Gaztelumendi, bilatu bezala erregular izateari utzi diolako. «Nire inertzia puskatzea lortu nahi nuen eta pozik alde horretatik, postu bat egin dut gora baina hori baino nire bertsokera askoz gehiago aldatu dela uste dut».
Hunkituta azaldu da Aitor Mendiluze, «fisikoki eta emozionalki hustuta». Baina aldi berean goizean baino hobe. «Etorri naizena baino hobeto noa eta hori asko da. Kargatu egin naiz ere sentsazioz., momentuz, besteen ekarpenez... asko irabazi dudala uste dut final honetan».
Azkenik, Oier Iurramendik finalaren lehen irakurketa egin du Bertsozale Elkartearen izenean. Zortzi bertsolariak zoriontzen hasi du hitzartzea «eskainitako egunagatik eta bertaratuak gozarazteagatik», baita lehiaketan zehar hamalau saioetan parte hartu duten gainerakoei eta berauek posible egin dituen lantalde osoari. «Egun luzea baina oso atsegina izan da eta goizean zein arratsaldean gozatu ederra hartu dugu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.