'Pensión Incompleta', estatuko lau hizkuntza ofizialetan grabatutako lehen telesaila
Publiko guztientzako fikzioa 2026an helduko da iItxuraz maitagarriak diren IMSERSOko bidaiari taldea protagonista duela
J. A.
Sábado, 21 de junio 2025, 11:57
'Pensión Incompleta' Estatuko ikus-entzunezkoen esparruan lau hizkuntza ofizialetan grabatutako lehen seriea izango da. Oraindik garapen fasean dago eta uda honen amaierarako aurreikusita dago filmaketaren hasiera. Hala jakinarazi dute Cuencan izan den Conecta Fiction jaialdiaren baitan Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako telebista publikoek, EITBk, 3Catek eta TVGk, alegia.
Itxuraz maitagarriak diren IMSERSOko bidaiari talde bat da telesailaren abiapuntua, eta bat-batean artelan batzuen desagerpenaren susmagarri nagusi bilakatuko dira. Serie korala izango da, publiko guztiarentzat, eta 2026an iritsiko da hiru lurralde horietako pantailetara.
Telesaila road movie gisa garatuko dute, fikzioa izango da eta hiru lurralde historikoetan. Bokazio sinbolikoaz gain, ibilbideak eragin zuzena izango du hiru komunitateen kultura-, arte- eta paisaia-ondarea balioan jartzeko. Proiektua Voz Audiovisual enpresa galiziarrarekin batera ekoitziko dute.
Hiru erakunde publikoek bakarrik sortutako fikziozko lehen koprodukzioa da. Hirurek bat egin dute kultur sustraiak, lurralde ikuspegia eta nazioarteko bokazioa duen proiektu partekatu bat sortzeko.. Beraz, galiziera, euskara, katalana eta gaztelania erabiliko dira ekoizpen-hizkuntza gisa.
«Galizia, Euskadi eta Kataluniako profesionalak elkarren artean landutako gidoia da proposamenaren oinarria, askotariko begirada, tokiko sentsibilitatea eta bokazio integratzailea dituena. Lan formula horrek lurraldeen arteko lankidetzarako bide berri bat irekitzeaz gain, norberaren kulturak eta hizkuntza-aberastasuna motor narratibo gisa balioesten ditu», azaldu dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.