Borrar

'Odol Ilargia' telesaila filmatzen hasi dira

Lagun talde baten bizitzan bi denbora-une zehatz ditu ardatz, hamar urteko aldearekin bataren eta bestearen artean (2015 eta 2025)

DV

Jueves, 12 de junio 2025, 15:13

Belen Martinezen 'Cuando reescribamos la historia' eleberrian oinarrituta dagoen eta bost atal izango dituen fikziozko 'Odol Ilargia' telesailaren filmaketa hasi dute Bizkaian. Publiko gazteari zuzenduta dago eta elementu fantastikoekin osatutako thrillerra da eta, aurreratu dutenez, 2026an estreinatuko da Primeran plataforman

Telesailak lagun talde baten bizitzan bi denbora-une zehatz ditu ardatz, hamar urteko aldearekin bataren eta bestearen artean (2015 eta 2025). Suizidio baten eta gertaera horren atzean urtetan isildutako traumaren inguruan garatuko da istorioa. Julen telesaileko protagonistak argitara atera beharko du guztia, eta bidaia horretan, hainbat gaitan jarriko du arreta ikus-entzunezko lanak, hala nola bigarren aukeretan, adiskidetasunaren balioan edo identitate sexualean.

Antzezle taldean aurpegi gazte berriak daude, besteak beste, Jon Muñoz, Aritz Kortabarria, Nekane Otxoa, Sambou Diaby, Itziar de Castro, Lier Alava, Asier Valdestilla, Mikele Arizkorreta edo Nerea Sanz. Haiekin batera, eskarmentudun euskal aktoreak daude, hala nola Iñigo Aranburu, Iraia Elias edo Aitor Borobia.

Musika ere elementu klabea izango da. Besteak beste, Belako eta 2zio taldeen doinuak izango dira entzungai, eta bereziki adierazgarria da Elena Setienek konposatutako musika originala.

Baleukok eta EITBk ekoitzi dute, David R. Losada zinemagilea da zuzendaria, eta gidoia ere berak idatzi du, Mikel Alvarez Sarriegirekin batera. David R. Losada lehen aldiz ari da fikziozko telesail baten zuzendaritzan, aurretik 'La noche del ratón' (2015) eta 'Lady off' (2018) film luzeak eta 'Mosquito' (2023) film laburra zuzendu ostean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Odol Ilargia' telesaila filmatzen hasi dira

'Odol Ilargia' telesaila filmatzen hasi dira