Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Gauerdian helduko da 'Desagertuta' saileko azken atala

Lehen unetik harrera itzela izan du, EITBk nabarmendu bezala «bereziki publiko gaztearen artean»

J. A.

Lunes, 30 de junio 2025, 14:12

Jon Agirreren desagerpena abiapuntu duen 'Desagertuta' euskal thriller arrakastatsuaren azken atala astelehen honetan emitituko da. Eguna amaitzearekin batera eskegiko da Jon Lukas, Itziar Atienza, Julen Taboada, Ainhoa Azpitarte, Unai Arana, Jon Olivares, Asier Ricarte edo Gorka Otxoa, besteak beste, protagonista dituen telesaileko azkena Primeraren, EITBren streaming plataforman. Euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean filmatutako lehen telesaila da.

Maiatza erdialdera estreinatu zen eta ordutik, astez aste, atal bat eskegi da. Orotara zortzi kapituluk osatzen dute 'Desaparecido/Desagertuta', eta telesaileko lagun protagonistetako bakoitzaren izenak dituzte izenburu. Jon (Jon Lukas) gaztearen desagertze misteriotsuari buruzkoa da 'Desaparecido/Desagertuta', desagertu baino minutu batzuk lehenago sare sozialetan argitaratutako bideo kezkagarri bat utzi baitu arrasto bakar gisa. Bideoa birala egiten da eta mota guztietako espekulazioak sortzen ditu: gustu txarreko txantxa edo benetako desagerpena?

Lehen unetik harrera itzela izan du, EITBk nabarmendu bezala «bereziki publiko gaztearen artean». Hala, marka guztiak hautsi ditu eta plataformaren top 3 historikoan sartu da jada, azaldu dutenez.

Musikak ere badu protagonismoa telesailean zehar, bereziki euskal taldeen eskutik: Dupla, Gorka Urbizu, Zea Mays, ZETAK, Bulego, Bengo, Verde Prato, TOC, Hofe… Hautaketa zehatza zein den jakiteko eta zaleek berriro gozatu nahi badute Primeran telesailaren musika zerrenda sortu dute Spotify musika plataforman.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gauerdian helduko da 'Desagertuta' saileko azken atala

Gauerdian helduko da 'Desagertuta' saileko azken atala