Borrar

'De Senegal a Euskadi' hitzaldi-kontzertua, asteazkenean Donostian

Topaketan Booloo elkarteko Elhadji Ndene Diop eta Rokhaya Diopen lekukotzak entzungo dira eta, amaieran, Sapali taldeakemanaldia eskainiko du

J. A.

Astelehena, 10 azaroa 2025, 18:00

Comenta

Euskadin emakume migratzaileek dituzten erronken eta indar eraldatzailearen berri emateko asmoz, 'De Senegal a Euskadi' hitzaldi-kontzertua izango da asteazken honetan Donostian 'Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas' proiektuaren barruan. Tolosan dagoen Senegaleko Booloo elkarteko Elhadji Ndene Diop presidenteak, elkarte bereko Rokhaya Diopek eta irudian ikusten den Sapali musika taldeak hartuko dute parte. Saioa gaztelaniaz izango da.

Antolakuntzatik azaldu dutenez, Senegalen, emakumea familiaren eta komunitatearen zutabea da; Euskadin, gainera, zubi kulturala bihurtzen da, zaintza arloan funtsezko langile eta integraziorako motor isil. Begirada honekin egingo da arratsaldeko 19:00etan Koldo Mitxelena Kulturunean, Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian, hasiko den topaketa. Esther Castiñeirak moderatuko du.

Lehenik Ndene Diopek migrazio-ibilbidearen esperientzia partekatuko du, buru den erakundearen sorrera ekarri zuena. Horren bidez, «zubiak eraiki, aurreiritziak gainditu eta migratzaile bakoitzaren atzean kultur aberastasuna, duintasuna eta ametsak daudela erakutsi» nahi du. Ostean Rokhaya Diopek, duela 13 urtetik Euskadin bizi eta Boolooko zuzendaritza-batzordeko kideak, emakumeen lekukotza emango du

Amaitzeko, etnia ezberdinetako hiru jantzi tradizionalen erakusketa izango da, eta Sapali taldeak dantza pieza bat eta kontzertu bat eskainiko ditu, publikoa herrialde afrikarraren aberastasun kulturalera hurbiltzeko. Rokhayak ostalaritza-ikasketak ditu Senegalen, eta esperientzia du zaintzaren, jatetxeen eta industriaren sektorean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'De Senegal a Euskadi' hitzaldi-kontzertua, asteazkenean Donostian

'De Senegal a Euskadi' hitzaldi-kontzertua, asteazkenean Donostian