Borrar

Sektorearekin partekatutako eta landutako kezka

«Koherentzia handia» nabaritzen du Zupiria sailburuak Kulturaren Euskal Behatokiak eta sektoreko zenbait eragilek egindako ikerketen artean

n. azurmendi

Ostirala, 29 azaroa 2019, 19:07

Comenta

Kulturgintza egituratzen duten atal nagusiez gain, beste batzuk ere hartu ditu aintzat Kulturaren Euskal Behatokiak egindako inkestak. Esate baterako, komunikabideak. Hala, irratia da euskaldunek euskaraz gehien erabiltzen duten hedabidea: euskaldunen %57,7k entzuten dute irratia euskaraz, eta %54,4k ikusten dute euskarazko telebista. Euskarazko egunkariaren irakurleak biztanleriaren %12 dira, euskaldunen %37,8. Aldizkariek, askoz ugariagoak izanda, publiko txikiagoa dute: biztanleria osoaren %5,3 eta euskaldunen %15.

Euskarazko kultur adierazpen eta produktuetara hurbiltzeko arrazoi subjektiboei buruz ere galdetu zitzaien inkestan parte hartu zutenei, eta gehienek esan zuten «euskararekiko konpromisoak» (%55) bultzatzen dituela horretara. Eskaintzaren mugak aipatzeko orduan, berriz, «eskaintzaren kalitatea eta interesa» jo zuten muga nagusitzat inkestatuen %34,6k (biztanleria osoa hartu da aintzat kasu honetan).

Datuak datu, batzuk pozgarriak izan daitezke, baina beste batzuk kezkarako bidea irekitzen dute. Larritzat jotzen zuen egoera iazko udaberrian Siadeco ikerketa elkarteak Elkar Fundazioarentzat egin zuen 'Euskal Herriko biztanleen irakurketa eta musika ohiturak' lanak. Harrezkeroztik maiz aipatu eta landu dira txosten horren edukiak. Zupiria sailburuak ere aipatu du agerraldian. Gaiaz galdetuta adierazi duenez, «koherentzia handia nabaritzen dut emaitzen artean, baina nabaritzen dut baita ere diferentzia industriari lotutako zenbait eduki kulturaren eta beste kultur adierazpen batzuen artean».

«Gertatzen ari diren aldaketak kezka sortzen dute –esan du sailburuak–, eta elkarrekin lan egiteko bideak baditugu, arlo horretan ari dira gauzak gertatzen». Joxean Muñozek adierazi du «kezka partekatu» horrek «alorrez alor zeharkatzen duela» kulturgintza, baita kulturguntza instituzionala ere. «Ardura nagusia da jendeari ezagutaraztea zer egiten den, eta publiko berriak erakartzea. Sektore guztiekin ari gara etengabe horren inguruan lanean», nabarmendu du. Hurrengo urratsetako bat liburuaren ingurukoa izango da, irakurketa sustatzeko plan baten bidez. Aurretik, Muñozek adierazi duenez, herrietan-eta zer egiten ari den aztertuko da, ekimen interesgarri ugari ari baitira garatzen han eta hemen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sektorearekin partekatutako eta landutako kezka