Sari ematen, Mallorcako glosadorea
Astelehena, 18 abendua 2017, 10:57
Sari emateko, oholtzara lagun hauek igo ziren: Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakaria; Maribel Servera Mallorcako glosadorea; Joxerra Garzia 'Hitzetik hortzera'-ren sortzaile eta zuzendaria; Jose Angel Irigaray, kulturgintzako aurpegi ezaguna, besteak beste Pamiela argitaletxeko kidea; eta Aroa Arrizubieta, Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna. Besteak beste, Marta Cardenas, Carmelo Ortiz de Elgea, Jose Luis Zumeta eta Dora Salazarren artelanak eman zituzten.