Borrar

Robotikaren forma anitzak, erakusketara

Irailaren 29ra bitarte ikusi daiteke Donostiako San Telmo Museoaren lehen solairuan, industrializazioari eskainitako atalean

Haizea Furones

Donostia

Igandea, 18 abuztua 2019, 08:35

Comenta

Donostiako San Telmo Museoan ikusgai dagoen 'Hello, Robot' erakusketak 200dik gora objektu bildu ditu robotikak gaur egun hartzen dituen forma anitzak erakusteko. Irailaren 29ra bitarte ikusi daiteke museoaren lehen solairuan, industrializazioari eskainitako atalean.

Besteak beste, ikusi ahal daitezke mugikortasun urria duten gaixoen errehabilitaziorako exoeskeleto eta gailu robotiko bat, zamak mugitzeko edo zehaztasun handiko operazioak egiteko beso robotiko industrialak, pertsonekin lan eremua partekatzen duen robot kolaboratibo bat beso bikoitza duena, bisita gidatuak egiteko edo materiala garraiatzeko gida-robotak edo erabilera anitzeko dronak.

Erakusketak, halaber, euskal industria sarearen hainbat soluzio robotiko aurkezten ditu. Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa, Euskadirako diharduena Transformazio Digitalerako Bulego gisa, museoarekin elkarlanean aritu da erakusketaren garapenean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Robotikaren forma anitzak, erakusketara