Borrar
Urgente La trágica muerte de un joven refugiado en Oñati: «El chico se tiró al agua y de repente no salía»
Ostegunean, Munitibarren eta Bakion, hasiko da Bizkaiko sailkapen fasea
'Udabarria Bertsotan'

Ostegunean, Munitibarren eta Bakion, hasiko da Bizkaiko sailkapen fasea

Bi saioak 18:30ean izango dira eta maiatzaeko ostegunero izango dira bi, hurrenak Balmasedan eta Orozkon

Iker Mendia

Lunes, 5 de mayo 2025, 12:18

'Udabarria Bertsotan', Bizkaiko Bertsolari txapelketarako sailkapen fasean, ostegun honetan hasiko da saio bikoitzarekin. Biak ala biak, Munitibarrekoa eta Bakiokoa 18:30ean hasiko dira eta jada sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioetako aretoetako txarteldegietan. Lehian diren 48 bertsolarietatik 12 hasiko dira, 6 multzoko.

Hain zuzen, A multzoko Ander Elorriaga Aresti, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Illart Gumuzio Larrazabal, June Diaz Franco eta Maite Sarasola Isazelaia ariko dira kantuan Munitibarko Probalekuko auditorioan izango den saioan. Gai-jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe ibiliko da. Epaileak, ostera, honako hauek izango dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Ordu berean, B multzoko Alexander Idoeta Anakabe, Asier Alcedo Cano, Imanol Uria Albizuri, Ion Barrocal Besga, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Julen Ibarguengoitia Ordorika izango dira Bakioko Txakolingunean. Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da. Epaileak, aldiz, hauek: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Datorren ostegunean izango dira hurrengo bi saioak, Balmasedan eta Orozkon.

Lehen txandan, 48 bertsolari

Izen eman duten 48 bertsolariak, antzeko sailkapen fasetan egin ohi den bezala, bi taldetan banatuko dira. Horietatik gutxienez 20 bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea, udazkenean hasiko dena. Orduan batuko dira 2023tik zuzenean sailkatutako bertsolariak -finalaurrekoetako fasean kantatu zutenak eta finalera heldu ez ziren bertsolariak-. Zifra zehatza aurrerago jakingo da, hauen izen-ematearen arabera.

Hala, A multzoan izango dira Aitor Arrutia Azkueta, Ana Picallo Perez, Ander Elorriaga Aresti, Araitz Katarain Mugarza, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Bittor Salterain Etxebarria, Enara Gallastegi Barrenetxea, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Haizea Telleria Urkijo, Igor Galarza Intxausti, Iker Uriarte Urrutia, Illart Gumuzio Larrazabal, Ixone Asategi Narbaiza, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate, Jon Martinez Beaskoetxea, June Diaz Franco, Maider Altuna Urbina, Maite Sarasola Isazelaia, Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia, Mikel Retolaza Etxebarria, Peio Molinuevo Martin eta Peru Vidal Gurrutxaga.

Bestetik, B multzoan kokatu dituzte Aitor Esteban Etxebarria, Alexander Idoeta Anakabe, Ander Anakabe Lekue, Ander Sarriugarte Garcia, Ander Ucelay Aristi, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Asier Alcedo Cano, Enare Muniategi Etxabe, Eneko Barruetabeña Bilbao, Garazi Navarro Ugarteburu, Iker Garitagoitia Astigarraga, Imanol Uria Albizuri, Inazio Vidal Gurrutxaga, Ion Barrocal Besga, Irune Basagoiti Agirre, Jone Larrinaga Dañobeitia, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Kerman Diaz Franco, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Naroa Jaio Jaio, Naroa Torralba Rodriguez, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Peru Irastorza Santxo.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostegunean, Munitibarren eta Bakion, hasiko da Bizkaiko sailkapen fasea