Borrar
'Udabarria bertsotan'

Osatu da Bizkaiko Txapelketan kantatuko dutenen zerrenda

Janire Arrizabalaga eta Bittor Altube nagusitu ziren 'Udabarria bertsotan' sailkapen faseko azken bi saioetan

DV

Ostirala, 26 maiatza 2023, 10:42

Comenta

Ostegun honetan jokatu ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak. Hala, 'Udabarria Bertsotan' deiturikoa amaitu da, bigarren lehiara igaroko diren 29 bertsolarien zerrenda osatu da eta txapelketa udazkenean abiatuko da berriro.

Busturiako saioan izan ziren A multzoko bertsolariak eta Janire Arrizabalaga gailendu zen 174.5 punturekin. Harekin lehiatu ziren Izaro Bilbao (169), Eneko Aldana (156), Asier Alcedo (151), Irune Basagoiti (147) eta Nagore Beitia (144.5). Saioan gaiak ematen Zihara Jainaga aritu zen, epaimahaia Ander Txakartegi, Graxi Arregi eta Jurgi Fuentesek osatu zuten eta idazkari lanetan Ariane Elejabarrieta aritu zen. Hala, lehen fase honetako saio guztiak jokatuta, multzoko sailkapena hona geratu da:

Bestetik, B multzoko saioa Zallan jokatu zen, El Longar Jauregiko Kaperan. Sei bertsolarietan Bittor Altube nagusitu zen 190,5 punturekin. Jarraian amaitu zuten Garikoitz Sarriugartek (182.5), Iruri Altzerrekak (177.5), Enare Muniategik (170.5), Ander Aldazabalek (170) eta Jokin Ansotegik (137). Saioan gaiak ematen Idoia Anzorandia Kareaga ibili zen. Epaimahaia, ostera, Beñat Romerok, Garazi Mendozak eta Miriam Juaristik osatu zuten eta Itziar Basterretxea izan zen idazkari.

Bizkaiko Txapelketaren zerrenda osatu da

'Udabarria bertsotan' aurrekanporaketa faseren ostean, 29 bertsolari igaro dira hurrengo fasera: Aissa Intxausti, Aitor Arrutia, Ander Sarriugarte, Araitz Katarain, Arkaitz Zipitria, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Bittor Altube, Garazi Navarro, Garikoitz Sarriugarte, Ibai Amillategi, Igor Galarza, Iker Garitagoitia, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iñaki Iturriotz, Iruri Altzerreka, Izaro Bilbao. Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga, Koldo Gezuraga, Koldo Muñiz, Lurdes Ondaro, Maite Sarasola, Mikel Goiriena, Mikel Retolaza, Peru Irastortza, Peru Vidal eta Unai Mendiburu.

Horiei gehitu behar zaizkie 2021ean finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariak eta, zuzenean, kanporaketetan sartuko direnak. Izen eman dutenak Eneko Abasolo, Imanol Uria, Josune Aramendi, Julen Arzanegi, Oihana Bartra, Paule Ixiar eta Txaber Altube dira.

Azkenik, 2021eko finalistak finalaurrekoetako fasean hasiko dira kantuan: Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Osatu da Bizkaiko Txapelketan kantatuko dutenen zerrenda

Osatu da Bizkaiko Txapelketan kantatuko dutenen zerrenda