Borrar
Onintza Enbeita eta, aldamenean, osaba Jon, txapela jantzi ziona atzo. BERTSOZALE ELKARTEA

Onintza Enbeita, Bizkaiko lehenbiziko emakume txapelduna

Saio bikaina eskaini zuten atzoko zortzi finalistek, guztira 4.350 lagun elkartu zirelarik Bizkaia Arenan

BIANDITZ IRAOLA

BILBO.

Igandea, 16 abendua 2018, 11:19

Comenta

Onintza Enbeitak jaso zuen atzo, Bizkaia Arenan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapela. Honela geratu zen sailkapena: Onin-tza Enbeitak 843,5 puntu; Etxahun Lekuek 814,5; Xabat Galletebeitiak 493; Jone Uriak 489; Nerea Ibarzabalek 489; Miren Amurizak 486,5; Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek 463,5; eta Aitor Bizkarrak 461,5.

Final parekatua izango zela zirudien, eta final parekatua izan zen. Saio bikaina, entzuteko gustagarria eta zer gozatua utzi zuena. Bukaera hunkigarria gainera, lehenengoz emakume batek Bizkaiko txapela irabazteaz gain, Jon Enbeita osabak jantzi baitzion Onintza Enbeitari. Bete-bete egin zen aretoa, guztira 4.350 lagun elkartu zirelarik

Bizi egin zuen elkarrekin buruz-burukoa Etxahun Lekuerekin, hona seiko motzeko lana: Lekuek kar-tzelan zuen bikotea, eta Enbeita bien alaba zen. Hilero joaten ziren bisitan Andaluziaraino, baina oraingoan alabak joan nahi ez, koadrilarekin afaria zuelako. Lekuek gaiso zegoela esango ziola aipatu zion, baina Enbeitak ez zuen gezurrik nahi: «Ez dot egin gura jolas / ta guzurrik ez aprobaz / gaur arte dana bete deutzuet isilik ganoraz / berba mutilez ta modaz / eta jolastu alkoholaz / ama maite dot baina lagunak beharrezko dodaz». Aitak onartu zion, baina baldintza batekin: «Neska handi zara hazi / ta gazte kontutan hasi / ondino ez dot behar bezala jasaten ikasi / amari adierazi / guran behar naz nahasi / zer dela eta ez zaren joan gutun bat idatzi».

Bukaera hunkigarria, Jon Enbeita osabak jantzi baitzion txapela Onintza ilobari

Esan bezala, hasieratik izan zen saio bikaina. Zortziko txikian Eneko Abasolo eta Aitor Bizkarra aritu ziren elkarrekin. Finalerako ordezkoaren paparean jarri zuten Abasolo, eta Bizkarraren ordez kantatu behar zuen. Kamerinoan topo egin zuten biek: «Nahiz kanturako prestu ez naizen etorri / zerbait pasatu omen zaiola Aitorri / berunzkoa daukala ta aurpegia gorri / barkatu, guk bildurra deitzen diogu horri» bota zion Abasolok, eta Bizkarrak erantzun: «Nik bildurrik ez daukat lagun alafede / ordezko izatea duzu bizilege / komuneko papera pasatu zuk trebe / zu baino gehiago naiz kaka eginda ere». Jone Uria eta Miren Amuriza, berriz, bizilagunak ziren. Sutea medio leihotik salto egin behar, eta Uriak Amuriza konbentzitu nahi lehengo salto egiteko. «Nahiz ta sua leihotik bizi ageri den / erabakia ez dut inoizko argien / joan zaitez zu aurretik, animatu, Miren / beitu suhiltzaleak ze guapoak diren» hasi zen Uria, eta Amurizak honela bukatu saioa: «Esan ta damutu naz ausartu zara zu / bultza egingo deutzut egidazu kasu / nire aldean itxura ausarta daukazu / behera heltzen zarenean abisatuidazu».

Hamarreko txikian, berriz, aipa-tzekoa Xabat Galletebeitiaren eta Nerea Ibarzabalen lana. Arropa denda berria zabaltzear, Ibarzabalek ez zituen manikiak atsegin, benetako gorputzak irudikatzen ez zituztelako. «Guztia gertu izan nahi dugu biharko / ta eskaparatea atondu beharko / neuri be iruditu dakidake txarto / baina Nerea, hasi nahi dugunerako / ezin gara kokatu merkatutik kanpo». Ederra eran-tzuna: «Merkatuak baditu bere atakeak / ta estu estu lotzen gaituzten kateak / hain ugariak dira hemen pasarteak / guri begira dauden neskato gazteak / ispilu bihurtzen dira eskaparateak».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Onintza Enbeita, Bizkaiko lehenbiziko emakume txapelduna

Onintza Enbeita, Bizkaiko lehenbiziko emakume txapelduna