Borrar
Nerea Ibarzabal, atzo kantuan. bertsozale elkartea
Bertsolaritza

Nerea Ibarzabalek irabazi du larunbat honetan Gotaine-Irabarneko saioa

Bizkaitarrak Irungo final aurrerako txartela erdietsi du 738 puntu lortuta. Gasteizen izango da igandean saioa

el diario vasco

Sábado, 1 de octubre 2022, 21:45

Comenta

Nerea Ibarzabal nagusitu da larunbat honetan Gotaine-Irabarneko (Zuberoa) bertso saioan. Herriko gela goraino bete dute bertsozaleek Eneko Lazkoz, Patxi Iriart, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Ane Labaka kantuan entzuteko. Aritz Bidegainen gidaritzapean eta hark jarritako gaiei erantzunda Ibarzabalek lortu du puntuazio altuena, 738, eta azaroaren 5ean Irunen izango den final aurrerako txartela erdietsi zuen. Hala, oholtzara igoko da Sustrai Colina eta beste sailkatuekin batera.

Zortziko nagusiko eta txikiko lanak amaituta, puntu erantzunen txanda izan zen. Ostean, bertsolariek hamarreko txikiko eta ganbarako ariketei egin zieten aurre. Azken honetan Bidegainek jarritako gaia medikuari egindako kontsulta izan zen. «Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu». Lanak amaituta Iguaranek 737,5 puntu, Labakak 694,5, Sotok 691, Lazkozek (649,5) eta Iriartek (604,5). Bostek datozen saioei itxaron beharko diete finalaurrekoetara sailkatzeko aukera izango duten jakiteko ala ez.

Lehen fasea epaitzeko lanetan Egoitz Iradier, Eneko Bidegain, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Miriam Juaristi eta Saioa Mitxelena aritu dira.

Gaur igandea, Gasteizen

Aste-bukaerako azken saioa gaur igandea 17:00etan Gasteizko Europa Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan izango da. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nerea Ibarzabalek irabazi du larunbat honetan Gotaine-Irabarneko saioa

Nerea Ibarzabalek irabazi du larunbat honetan Gotaine-Irabarneko saioa