Borrar
DK Sessions

'Naniren etxea' abestia hautatu du Sua Enparantzak

Argitaratu duen lehenengo abestia da, familian une gogorra bizitzen ari zela izandako bizipenetatik eta sentimenduetatik sortua

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 19 iraila 2025, 12:37

Comenta

«Une pertsonal eta familiar gogor» batetik abiatuz, «bizi izan dituen sentimenduetatik» jaio da Sua Enparantza (Donostia, 2003) aktore, dantzari eta artista multidiziplinarraren lehen kantua, 'Naniren etxea', DK Sessions-en baitan grabatu dena. Arkaitz Miner eta Mr. Luken lagun izan ditu grabazio prozesuan «unibertso gazte eta pertsonalaren leiho bat» eskaintzeko, hain zuzen anaiari eskainitakoa baita.

Sua Enparantzaren Naniren etxea podcasta, singlea eta bideoa dagoeneko eskuragarri dituzu Donostia Kulturaren webgunean eta aipatutako plataformatan

Song Exploder, Tiny Desk, KEXP eta Bizarrap Sessions moduko proiektuak eredutzat hartuta, DK Sessions formatu berritzaileak ikusgarritasun handiagoa eman nahi dio bertako zein nazioarteko musika eszenari eta garai baten testigantza jasotzeko helburua du. Funtsean musikari bat egun batean estudiora doa single bat grabatzera eta une hori podcast narratibo, bideo eta single formatuan jasotzen du. Lehen saioan Maite Larburu izan zen gonbidatua eta bigarrenean Iban Urizar 'Amorante'.

Elhuyar eta Ulu Mediarekin elkarlanean egindako ekimena da. «Elkarrizketan, kantua osatzen duten hitzak eta doinuak nola sortu diren kontatu digu, eta une batzuetan isiltasuna ere funtsezkoa bihurtzen dela erakutsi. Soinuak, gorputzak eta emozioek hartu dute protagonismoa grabazio honetan».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Naniren etxea' abestia hautatu du Sua Enparantzak

'Naniren etxea' abestia hautatu du Sua Enparantzak