Secciones
Servicios
Destacamos
Ohikoa ez den moldetik sortu dute ohikoa ez den 'Aztia' proiektua Don Inorrez musika-taldeak eta Metrokoadroka sormen laborategiak. Disko berrirako «hitzak topatzea» proposatu zioten lehenengoaren kideek Oier Guillani, bigarreneko kidea, eta ostegun honetan albumaz gain «bakarrizketa» den baina «elkarrizketatik» asko duen testua oinarri izanda garatutako antzerkiaren berri ere eman dute. Otsailaren 8an Lugaritz K. E.-an estreinatuko da. «Elkarlan emankor baten emaitza da», azpimarratu dute. Agerraldian izan dira Idoia Beratarbide, Imanol Ubeda, Ainhoa Alberdi eta Oier Guillan.
Emaitza «dialogo bat» da azken honen ustez, bai «musikaren eta hitzaren» artekoa, baina baita «hitza eta gorputza, musika eta irudia, musika eta gorputzaren» artekoa. «Dialogo etengabea». Eduki aldetik «des-deslilurari buruzko antzerkia» dela azaldu du, «botere galeraz edo norbere boterea delegatzeari buruz» ari den testua dela. Delegatze hori askotarikoa izan daiteke -gurua, maitalea, kuadrilla, familia, kultura teknikaria, pilula antidepresiboa, alkohola, artista, besteak beste egin duten zerrenda luzetik-, eta 'Aztia' antzerkian autolaguntzaren guru bati egiten dio erreferentzia, «munduko terapia ofizial eta ez-ofizial guztietan aditua» den Patrika Zabalegi. «Mintegi bat emango dio publikoari, zirikatzaile, bufoiaren arimatik, umorez eta maitasunez, lotsagabe, baina ez axolagabe». Hizpide izango ditu bakardadea, besteen beharra, euskal kultura, erakundeen kultur politikak, desilusioari buelta emateko beharra…
Pertsonaia Ainhoa Alberdi dantzariak gorpuztuko du. «Kolektiboan egiten dugu lan eta bere hitzetatik eta Idoia Beratarbideren kanpo begiradaren laguntzarekin hasi ginen abiatzen nola izan zitekeen». Oinarrietako bat butoh dantza izan da. «Hortik abiatu ginen inprobisazioan, baita kantuetatik, oso modu librean».
Inspirazioa edo Guillani deitzeko arrazoietako bat haren 'Mr señora' (Txalaparta) liburua izan zen, Ubedak adierazi duenez. «Duela urte eta erdi edo ari nintzen irakurtzen eta irakurri ahala esaldi eta pasarte batzuk azpimarratu nituen, idazteko modu eta tonuagatik oso musikagarriak iruditu zitzaizkidan». Don Inorrez taldeak bira amaitua zuen eta «beti ari garen bezala», azaldu du musikariak umorez, «ehizan genbiltzan, banpiroarena egiten». Liburuaren antzeko idazlanik bazuen edo elkarlanerako prest ote zen galdetu ostean egin zion haientzat «propio idazteko» enkargua. «Ez genizkion hamar doinu eman nahi eta hamar doinu horiek letrez bete edo janztea. Oier Guillan idazlea bere lengoaian, bere horretan espresatzea nahi genuen eta gu moldatzea bere estilo eta narratibara».
Ez da Ubedak Guillanen testuak musikatu dituen lehen aldia, Bide Ertzeanen aroan ere zenbait poema hartu baitzituen letrak egiteko. Kasu honetan ere tentazioa izan zuten, baina bestelako hautua hartu zuten. «Intuizioak esaten zigun antzezlanetik emankorragoa izango zela, tonu ironiko hori gure lehen diskotik oso presente dagoena maila jasoagoan dugu, bera idazlea delako», goraipatu du. Horregatik izan da ezberdina «modus operandia» ere. «Normalean idazlea makurtzen da musikara eta guk alderantziz egin dugu. Testu narratibo edo bakarrizketa dramatiko batetik abiatu eta osatu. Eta eragin du, ez duzulako berdin konposatzen», onartu du Ubedak.
Aukeragatik oso eskertuta mintzatu da Guillan eta bere kasuan ere «horrelako idazketa prozesua» egiten duen lehen aldia dela kontatu du. Testuari buruz «bakarrizketa zabal bat, paisaia bat, hitzez beterikoa» dela azaldu du eta bueltak eman eta eman aritu dela, baita orain jarraitu ere oholtza gainean egingo diren emanaldiei begira. «Konturatu naiz ez dela bukatu, paisaia hori kondentsatzen eta mozten nabil, uste nuena baino erronka sakonagoa izan da».
Agerraldian Imanol Ubedak azaldu duenez diskoak «musikalki Don Inorrezen lehen bi diskoen airea du». Bide Ertzean aroan egindako musikaren ostean Paco Locorekin elkartu ziren eta «power popera egokitzen ziren kantu eta soinukerarekin» ondu zituzten. Aurkeztu berria «soinukera horretara lerrokatzen» dela gehitu du.
Otsailaren 8an Lugaritzen izango da estreinako kontzertu dramatizatuak, musika, teatroa, literatura eta dantza izango baitute, eta ostean martxoaren 19an Bilboko loraldian, maiatzaren 16an Andoiango Basteron, 30ean Tolosako Topicen eta azaroaren 23an Oiartzungo Landetxen izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.