Borrar
Verde Prato, aurten eskainitako kontzertu batean.
'Musika Dena eta Ez Dena'

Xabier Erkiziak, Ibon RGk eta Verde Pratok emanaldi bana eskainiko dute Londresen

Cafe Oto entzutetsuan egingo den 'Musika Dena eta Ez Dena' jaialdiaren baitan arituko dira

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 29 uztaila 2025, 11:53

Comenta

Xabier Erkiziak, Ibon RGk eta Verde Pratok emanaldi bana eskainiko dute datorren asteazkenean, abuztuak 6, Londresko Cafe Oton egingo den 'Musika Dena eta Ez Dena' jaialdian. Folka, elektronika eta/edo abangoardiako musika ikuspuntu esperimental batetik lantzen dituen Hegoa Diskak eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean antolatu du Tabakalerak.

«Eszena esperimentalaren eta soinu-arte garaikidearen espazio esanguratsuenetakoa» da Cafe Oton eta hiru artistek proposamen bereziak aurkeztuko dituzte. Xabier Erkiziak Jorge Oteizaren 'Memorias de Montevideo' obra eta artxiboko grabazioak aurkeztuko ditu, soinua oroipen historiko eta espazial gisa esploratzeko xedez. Ibon RGk, euskal eszena esperimentalaren funtsezko figurak, a capella kantua aztertu eta inprobisazio instrumentalekin uztartuko du, erraietako ikuspegi ausart batekin. Bestalde, Verde Pratok (Ana Arsuagak) bere proiektu hibridoa aurkeztuko du, elektronika, folka eta ikusizko artea uztartuz.

Nazioarteko emanaldi horrek emango dio amaiera jaialdiaren bigarren edizioari. Jaialdia uztailean egin zen Donostiako Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, haren 10. urteurrenaren testuinguruan, eta soinu-esploraziorako eremu bihurtu zuen eraikina hainbat egunez. Bertako eta nazioarteko artistak izan ziren jaialdian (hala nola, Ale Hop, Estanis Comella, Loula Yorke, Exotic Sin, Verde Prato + Bronquio, Fernando Carvalho, Garazi Navas eta Ryosuke Kiyasu), eta esperimentazioaren, performancearen eta soinu-instalazioaren artean kokatutako musika-proposamenak aurkeztu zituzten. Programazioa eraikineko hainbat gunetan zabaldu zen, eta musikak ingurunearen pertzepzioa eraldatzeko eta entzuteko modu berriak sortzeko duen ahalmena nabarmendu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xabier Erkiziak, Ibon RGk eta Verde Pratok emanaldi bana eskainiko dute Londresen

Xabier Erkiziak, Ibon RGk eta Verde Pratok emanaldi bana eskainiko dute Londresen