Borrar
'Wafa' kantuaren bertsio berrian parte hartu duten artistetako batzuk, grabaketa saioetako batean. Desgaraian

Wafa Idrisen «memoria ohoratzeko» bertsioa

Desgarain taldeak, hainbat ahots ezagunen laguntzarekin -Idoia Asurmendi, Olaia Inziarte, Eñaut Elorrieta, Elene Uribarri eta J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena- Tapia eta Leturiaren 'Wafa' kantuaren bertsioa egin du

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 24 iraila 2025, 11:36

Comenta

Palestinar erresistentziako militantea izan zen Wafa Idrisen «memoria ohoratzeko» asmoz Desgarain taldeak 'Wafa' kantuaren bertsioa aurkeztu du. Ez dira bakarrik izan proiektuan, alboan izan baitituzte, besteak beste Idoia Asurmendi, Olaia Inziarte, Eñaut Elorrieta, Elene Uribarri eta J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena aritu baitira ahotsa jartzen. «Izan diren, diren eta izango diren askatasunaren aldeko borrokalari guztiei» eskaini diete kantua.

Wafa Idris 28 urteko Ilargierdi Gorriko paramediko dibortziatua zen eta 2002an bere burua eztandarazi zuen Jerusalemen, Palestinako herriak pairatzen zuen kolonizazio eta sarraskiaren aurkako ekintza batean. Haren ostean egin zen ezagun bere izena eta oihartzuna musikara, kantu moduan, heldu zen. Nazioartean hainbat izan ziren, baita euskaraz ere, Tapia eta Leturiaren 'Hain zuzen' (Gaztelupeko Hotsak, 2022) diskoan kaleratu baitzuten 'Wafa' kantua. Koldo Izagirreren letrarekin. Idazlearekin 'Apoaren edertasuna' (Gaztelupeko Hotsak, 1998) proiektuan izandako elkarlanaren ostean errepikatu zuten.

Jatorrizko bertsioa hori 23 urte geroago bertsio bat eman du Desgaraian taldeak haren mezuak daukan «gaurkotasuna» azpimarratzeko. Desgaraian-eko musikariek ez ezik, jatorrizko bertsioren egile Joseba Tapiak ere parte hartu du, trikitiarekin, eta Beñat Uzinek panderoa jo du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Wafa Idrisen «memoria ohoratzeko» bertsioa

Wafa Idrisen «memoria ohoratzeko» bertsioa