Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Jonkass, erdian, Alarma Morea taldeko kideekin. jonkass

Uda giroko rumba fresko eta dantzagarria, JonKassen bigarren singlea

Zumarragako Alarma Morea taldearekin ondu duen abestia udazkenean helduko den iraupen luzeko D.A.M. lanean izango da

J. A.

Asteazkena, 30 uztaila 2025, 12:10

Comenta

Energia, kolorea eta askatasuna rumba moderno bidez. Uda giroko rumba fresko eta dantzagarria, bizipen eta oroitzapen pertsonalez betea. Horixe dakar JonKass artistak bigarren single-an, 'Andaluzia', Zumarragako Alarma Morea taldearekin elkarlanean ondu duena eta udazkenean helduko den iraupen luzeko D.A.M. lanean izango dena.

Andaluzian izandako bizipenei egindako omenaldia dela azaldu du artistak, urteetan zehar bertan bizitako esperientziei, ezagututako kulturei eta jasotako maitasunari eskainia. «Eguzkia, gau luzeak, kaleetan dantzatzeko gonbitea eta jende xaloaren irribarreak sentitzen dira nota bakoitzean», xehatu du.

Jon Castañeda dago Jonkass proiektuaren atzean, gidoigile, erredaktorea, erreportero, Kafe Antzokiko DJ eta Akerbeltz taldeko abeslaria, besteak beste. Azken honekin Euskal Herrian zehar 200 kontzertu baino gehiago eman ostean proiektu pertsonala jarri zuen abian. «Sampler, sintetizadore eta gitarrez beteriko musika egiten dugu, betiko melodietatik ihesi eta internazionalki arrakastasuak diren doinuak eta estrukturak gurera ekarriz. Konplexurik gabe eta askatasuna helburu».

Harekin Iñigo Muguruza gogoan, EHZ festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkar argitaletxeak elkarrekin antolaturiko Paradisu Zinema Bekaren bigarren edizioa irabazi zuen. Diskoa egiteko aukeraz gain, 2026. urteko EHZ festibalean gozatu ahal izango da haren lehen kontzertuaz.

Aurrez 'Antzoki' singlean Bilboko Kafe Antzokiari eskainitako lema itsaskorra, musika dantzagarri eta dibertigarria duen kanta kaleratu du. «Ezegonkortasun garaian sortua, dantzalekuak itxita zeudenean, oroitzapenean horien falta. Juerga gau on baten ostean gelditzen den sentsazioari buruzkoa da, goi-goi zaudenean baina ez dakizunean nora joango den...». Kantuarekin batera, bideoklip bat aurkeztu zuten, Bilboko Kafe Antzokian gertatzen den historiaren protagonista Ainhoa Azpitarte da (Irabazi arte, Desagertua…).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uda giroko rumba fresko eta dantzagarria, JonKassen bigarren singlea

Uda giroko rumba fresko eta dantzagarria, JonKassen bigarren singlea