Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Sanignazioak

Puro Relajo, Chambao edo Bulego Azpeitian izango dira aste-bukaera

Bigarren aste-bukaeraz jarraian, musika Sanignazioetako protagonista izango da

J. Agirre

Osteguna, 27 uztaila 2023, 12:38

Comenta

Bigarren aste-bukaeraz jarraian, musika Azpeitiko Sanignazioetako protagonista izango da. Pasa den astean Nogen talde donostiarrak Perez Arregi Plaza bete ostean, ostiraletik astelehenera kontzertu mordoa izango dira, besteak beste Puro Relajo, Chambao edo Bulego.

Aste bukaerari hasiera ematearen ardura Leok'k talde zestoarrarena eta Deñe bakarlariarena izango da. Lehenaren kontzertua 20:30ean hasiko da eta jarraian arituko da bigarrena. Biak ala biak Balentina Agirre plazan izango dira.

Larunbata herriko taldeentzako txanda izango da. Arratsaldea girotzeko Herriko DJen emanaldia izango da 19:00etan Plazako txosnan eta 21:00etan Azpeitiko 'Piztiak', 'The Cire Sans' eta 'Ukabil' taldeen kontzertua izango da Perez Arregi plazan.

Sanignazio bezpera egun handia izanda, egitaraua ez da atzean geratuko. Goiz-goizetik, hamaiketako eta txupinazo ostean Marea Arroxak kaleak koloreztatuko ditu eta txaranga giroan igaroko da arratsaldea. Gauean, eguna biribiltzeko, Plaza Nagusian Josu Rodriguez eta Davila Djak izango dira eta Pantxoa Karrere lapurtarrak emanaldia eskainiko du Olazko Amaren plazan 22:00etan. Txosnagunean, bestetik, su festaren ostean Muxutruk taldearen erromeriaz gozatu ahalko da.

Egun potoloak, nola ez, ezin zuen musika falta. Batetik, Chambao taldearen flamenko txila izango da; eta, bestetik, Puro Relajok musika mexikarra euskaraz eskainiko du. Azkenik, Sanignazioak ixteko, Bulego taldeak kontzertua eskainiko du abuztuaren 1ean 22:30ean Plaza Nagusian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Puro Relajo, Chambao edo Bulego Azpeitian izango dira aste-bukaera

Puro Relajo, Chambao edo Bulego Azpeitian izango dira aste-bukaera