Borrar

Plan-B, El Quinto Con Tenedor eta La Txama, Hernaniko lehen Musikatea Fest jaialdian

Elene Arandia

San Sebastián

Viernes, 17 de octubre 2025, 07:19

Comenta

Kultura egitasmo berria jaio da Hernanin. Musikatea herriko musika taldeen elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, musika adierazpide nagusi izango duen Musikatea Fest jaialdiaren lehen edizioa ospatuko dute bihar, larunbata, hilak 18, Atsegindegi plaza estalian.

Hiru talde izango dira agertoki gainean arratsaldetik gauera bitartera, horietako bi bertakoak. Jaialdia 19:00etan hasiko da 01:00ak bitartera, eta El Quinto Con Tenedor eta Plan-B talde hernaniarrez gainera, La Txamaren erritmo mexikarrak ere entzun ahal izango dira.

El Quinto Con Tenedor hard rock talde hernaniarra da, eta Andoni Oilokiegik, Iban Keysexek, Mikel BeHatxek eta Ander Thunderrek osatzen dute. Dagoeneko zazpi urteko ibilbidea du taldeak, eta 2022an argitaratu zuen 'Borockan' izeneko lehen diskoa.

Plan-B, berriz, orain hogei urte Donostian sortutako punk-rock taldea da, eta hainbat lanen artean 'Ver, Oír, Callar' nagusitzen da.

EL CONCIERTO

  • Kartela: El Quinto Contenedor, Plan-B eta La Txama.

  • Eguna eta ordua: Larunbata, 19:00etan.

  • Lekua: Atsegindegi plaza estalian, Hernani.

La Txama Donostia eta Iruñea artean kokatzen den giro mexikarreko korrido tunbado musika taldea da. Rantxerak, corridoak eta cunbiak nahasten dituzte. 2023an elkartu ziren lehen aldiz, eta 2024an argitaratu zuten lehen diskoa autoekoitzita 'La txama' izenpean.

Kontzertuak doan izango dira, plaza estalian barra egongo da, eta taldeen merchandisinga jarriko dute salgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Plan-B, El Quinto Con Tenedor eta La Txama, Hernaniko lehen Musikatea Fest jaialdian

Plan-B, El Quinto Con Tenedor eta La Txama, Hernaniko lehen Musikatea Fest jaialdian