Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Musika Bulegoa Sariak 2024rako proposamenak bidaltzeko epea zabalik

Euskal musika eszenako eragileek 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean garatu dituzten lanak aurkeztu ahalko dituzte

J. Agirre

Larunbata, 13 urtarrila 2024, 12:04

Comenta

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) sarien zortzigarren ediziorako proposamenak jasoko ditu otsailaren 2ra arte. Euskal musika eszenako eragileek 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean garatu dituzten lanak aurkeztu ahalko dituzte eta, ostean epaimahaiak hartuko du erabakia. Sari banaketa maiatzaren 15ean izango da, Iruñeako Zentral aretoan.

Deialdian euskaraz egindako lanek edo sorkuntzek balio erantsia izango dute, nahiz eta sorkuntza instrumentalak edo beste hizkuntza batzuetan ere aurkez daitezkeen, betiere edozein euskal musikarik interpretatzen baditu, musika generoa edozein dela ere. Aurkeztutako lanak jendaurrean aurkeztutakoak izan behar dira.

Kultura arloko profesionalen epaimahai batek aurkeztutako proposamenak baloratuko ditu eta 11 sarituetatik 8 aukeratuko ditu. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko (EHMBE) zuzendaritza-batzordeak sari berezi bat emango dio Euskal Herriko musika-jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntza, sentsibilizazioa edo zabalkundea bezalako arloetan proiektu aipagarri bat garatzeagatik. Etxepare Euskal Institutuak nazioartean egindako zabalkundea sarituko du lehiaketan.

Aurtengo berrikuntza da Publikoaren Saria estreinatuko dela. Epaimahaiak egingo duen lehenengo hautaketatik aurrera, bozketa irekiko da, publikoak bere artista gogokoena aukera dezan.

Etxepare Euskal Institutuaren saria

Musika Bulegoa Sarietako babesle den Etxepare Euskal Institutuak euskal musika nazioartean zabaltzeko egindako lana aitortzen duen saria emango du. Sari hau emateko Etxepare Euskal Institutuak batzorde bat sortuko du kultura eta musika arloko adituekin. Aurreko edizioetan, Berri Txarrak, Kalakan, Niña Coyote eta Chico Tornado, Korrontzi, Trío Zukan eta Oreka TX izan dira Etxepare Euskal Institutuaren saria eraman duten taldeak.

Musika Bulegoak eta Etxepare Euskal Institutuak 2017an Musika Bulegoa Sarietarako ere indarrak batu zituzten, euskal musikaren hedapena helburu duten bi erakundeen arteko elkarlanean pausu bat haratago emanez. Etxepare Euskal Institutuaren sariaren helburua, Euskal Herriko musikaren kalitatea aitortzea eta horren zabalkundean eragitea da, bi erakundeen xedearekin bat eginez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika Bulegoa Sariak 2024rako proposamenak bidaltzeko epea zabalik

Musika Bulegoa Sariak 2024rako proposamenak bidaltzeko epea zabalik