Borrar
'cerodenero' diskoa eta dokumentala aurkeztu ditu Izarok. De la Hera

30 minutuko ikus-entzunezko batetan laburbildu du Izarok 'cerodenero' diskoa

Abenduaren 8an Durangoko Azokan proiektatuko da estreinakoz bideoa osotasunean

Itziar Altuna

Donostia

Astelehena, 4 abendua 2023, 17:02

Comenta

Izaroaren lan berriak, 'cerodenero' diskoak, bere bertsio multimedia ere badu, 30 minututako ikus-entzunezko obra bat hain zuzen, abeslariak berak sortua, eta diskoaren argitaratze egunean, abenduak 8an, aurkeztuko dena Durangoko Azokan. Irudienea gunean proiektatuko da estreinakoz bideoa osotasunean, eguerdiko 13.00etan.

Bideoclip tradizionala, performance-a, zuzenekoa eta filmazio-prozesuaren errealitatea uztartzen ditu lan honek. Diskoaren tracklist-a da obraren haria eta abesti guztiak bildu dira, iraupen aldaketa txiki batzuekin, izan ere 30 minutuko lan zehatza egitea izan du helburu Izarok, 30 urte beteko dituen urte honetan. Abeslariaren esanetan, diskoaren eta zuzenekoen arteko zubi-pieza da ordu erdiko lan hau, narratiba fikziotik errealitatera eta alderantziz dabilena.

Pieza zatigarria da, zentzua duena bere osotasunean edo zatika, diskoa eta bere abestiak bezala. Barne bidaia egin du artista mallabiarrak lan berri honetan, bake moduko bat bilatzeko erruak alboratuta, non kantuek maitasuna edota gorrotoa sortzen duten. Eta espedizio hori, «kantatu barik kontatu» nahi izan du ikus-entzunezko honetan.

Zinealdean egin ziren grabazioak, uztailean. Abeslaria bakarka azalduko da kantuan batzuetan, dantzan beste batzuetan, Jaiotz Osaren koreografiak jarraituz, beldur eta gorrotoak kaleratuz 'gomazko gorputzarekin'. Edo beste musikariekin kontzertu akustikoan 'limoiondo' kongadun kantu poperoan bezala. Urtarrilaren 2an hasiko duen jiran eskainiko duen ikuskizunaren aurrepan bat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 30 minutuko ikus-entzunezko batetan laburbildu du Izarok 'cerodenero' diskoa

30 minutuko ikus-entzunezko batetan laburbildu du Izarok 'cerodenero' diskoa