
Mikel Urdangarin: «Garai emozional bateko soinu banda da diskoa»
Mikel Urdangarin, musikaria ·
Gaur Azpeitian eta igandean Durangoko Azokan aurkeztuko du Mikel Urdangarinek ama zenari eskainitako diskoaSecciones
Servicios
Destacamos
Mikel Urdangarin, musikaria ·
Gaur Azpeitian eta igandean Durangoko Azokan aurkeztuko du Mikel Urdangarinek ama zenari eskainitako diskoa2019. urtean ekin zion kanta berriak idazteari, baina aurtengo martxoan konfinamendua iristearekin batera, «makinaria gelditu» zuen Mikel Urdangarinek, «animoa ukitu samar». «Zalantzaz bete zitzaidan burua, baina zorionez, aurrera egitea erabaki nuen edozein oztoporen gainetik», dio musikari zornotzarrak. Ostiralean Azpeitiako Soreasu antzokian aurkeztuko du 'Izurdeen lekua', bere ibilbideko hamabosgarren diskoa, *Zart zigiluak plazaratutakoa.
- Honako hitzokin hasten da diskoa: «2020ko maiatzean gure uretan ur zabaletan urratu zuten azal berdea iratzarri zen itsas barea». Oso une konkretuan kokatuta dagoen diskoa da…
- Letra guztiak uztaila hasieratik abuztu bukaerara doan tarte horretan idatzita daude. Eta bai, diskoaren hasiera probestu dut non, noiz eta nola geunden adierazteko. Bizi genuen garaiak bere arrastotxoa utzi du nahitaez lan honetan.
- Zeren metafora dira izurdeak?
- Ondarrutar lagun batek mezu bat bidali zidan apirila-maiatzerako zubi horretan, harrituta zeharo, aztoratuta izurdeak kostatik gertu ikusi berri zituelako. Eta ni harrituta bere harriduraz. Animaliak eurenean zebiltzan, ez ote zen aztoramendu hori guk gure lekua galdu genuenaren seinale? Haiek nahi gabe baina izurdeek eta garai hartan kale eta parkeak inbaditu zituzten basapiztiek gizakiok galdutakoa gogorarazi ziguten, fisikoki eta mentalki.
- Nolako eragina izan du pandemiak diskoaren kantuetako giroan?
- Badira bi kantu, 'Izurdeen lekua' eta 'Argia', atzean pandemia nolabait gordetzen dutenak. Lehenengoan fabulaz baliatzen naiz galdutako askatasunari kanta-tzeko. Bigarrenean, berriz, gizarte bezala gure gabeziak azaleratu dituen egoera aipatu dut, beldurrak gobernatu gintuenekoa, baina ez diot bereziki kantatu nahi izan guzti honi.
- Duela bi urte zendu zen amari eskaini diozu 'Hiru ahizpatik bigarrena' kanta.
- Eskaintza kantu horretatik harago doa. 'Enaz beldur', 'Azalaren azpian', 'Eguna hasi da', 'Agurra'... Ez esplizituki baina abesti horiek guztiek ere kantatzen diote amari.
- Baina 'Hiru ahizpatik bigarrena' delakoan izen-abizenarekin kantatu diozu: Miren Abasolo Iza. Katarsi modukoa izan da?
- Bai. Musikak zauriak senda-tzeko, mina leuntzeko duen ahalmenaz jabetu naiz lehen pertsonan. Nik banekien ahalmen hortaz baina, ezagutu esaten dena, orain ezagutu dut.
- Eta dolua gainditzeko balio izan dizu diskoak?
- Horretan gaude. Hasierako min latzaren ondoren, doluak ematen dizu aukera mundua beste toki batetik bizitzeko. Maite zenuena fisikoki desagertzen da, bai, baina beste era guztietara biderkatuta azaltzen zaizu bizitzan: oroi-tzapenak, pentsamenduak, ebokazioak... Mundu lainotsua da, ukiezina, baina aldi berean mundu ukigarria bezain indartsua eta erreala izan daiteke. Mundu horretatik idatzi ditut kantuok.
- 'Azalaren azpian' bertsolari izan zineneko garaiak gogoratu dituzu.
- Amari egindako gorazarreaz gain, badira beste zenbait eskain-tza. Amarekin batera beste mamu kuttunik bildu zaigu festara, Jon Lopategi esaterako, orain ez asko zendutako nire bertsolaritza irakasle izandakoa.
- Gaur egun, bertsotan jarraitzen al duzu, intimitatean bada ere?
- Sagardotegiren batean edo betean aritzen naiz, bai. Sagardoak laguntzen du, badakizu... (Barreak) Nire izaeraren parte da, ezinbestez. Eta ez dut uste mundu horrek kalterik eragin didanik, kontrakoa esango nuke.
- 'Utziozu' eta 'Oh' kantak haikuak bezalakoak dira, esaldi bakarrekoak…
- Bai. Kantu izateko ez dute gehiago behar. 'Utziozu' amaren hiletatik egun batzuetan mugikorrean jasotako mezua da: «Utziozu bizi-tzari kulunka zaitzan». Kantu bilakatu da mezu hura, nigan eragin zuen sentipen on berbera beste inorengan eragingo duenaren esperantzaz. 'Oh' Kirmen Uriberen poema batetik lapurtutako esaldia da: «Oh, goizero behatzen zaitut lo».
- Aipatu duzun beste kanta baten izena 'Argia' da. Izan ere, diskoaren tonua ez da batere iluna, heriotza oso presente dagoen arren…
- Akaso azpimundutik aritzen zaigun pieza honetan tonua bestelakoa da baina, oro har, paisaia zabalak eta kolore anitzak bilatu dituen disko bat dela esango nuke.
- Zure disko batzuk intimoagoak dira, baina honetan halako lirismo epikoa somatu dut kantu askotan…
- Ama emakume diskretua zen, gordea, ama askoren antzera. Baina diskrezio horren atzean bizi-tza epiko bat dago, bizitzari aurre egiteko ahalegin erraldoia. Tamaina bereko jantzia egin nahi izan diot, musikari dagokionez.
- Instrumentazioa ere anitza da. Nolakoa izan zen Koldo Uriarte ekoizlearen lana?
- Koldoren lana funtsezkoa izan da. 'Margolaria' (2017) aurreko diskotik ezberdinduko zen kantu sorta ondu nahi nuen oraingo honetan. Partekatutako hausnarketatik dator soinu aldaketa. Talde bikainak laguntzen nau aspalditik, talde moldakorra, eta denok gordetzen dugun aniztasun horretan eragin nahi izan dugu: talde bera baina soinu ezberdina. Bestetik, Koldo eta biok estetikoki hurbil gaude musikari dagokionean eta errez joan da dena. Tentsiorik ez da egon estudioan, zorionez.
- Promoziozko orriak dioenez, abestiz abesti batasuna bilatzen du diskoak, soinu banda izango balitz bezala. Zeren soinu banda?
- Garai emozional bateko soinu banda.
- Orain arte, gitarra erabili duzu konposatzeko, baina disko honetako doinu gehienak pianoz egindakoak dira.
- Bai, orain 20 urte erositako pianoa dut etxean, baina 2017. urtera arte ez nion tapa atxatu. Azken hiru urteetako eguneroko egoerak piano aurrean eserita harrapatu nau.
- Eta prozesua oso ezberdina izan da?
- Argi daukat gitarraz ez zirela diskoan agertu diren kantuak agertu izango. Nortasun handiko instrumentua da pianoa. Nire eskuetan hauskor samarra. Hauskortasun horrek gorde lezakeen indarra erabiltzen saiatu gara kantuen alde.
- Besteetan bezalaxe, Durangoko Azokako atarian plazaratu duzu diskoa. Igandean kontzertua emango duzu Plateruenan, baina ezingo zara elkartu zure jarraitzaileekin aurrez aurre.
- Arrotza da, tristea ere bai, bizi dugun egoera bezain tristea. Baina aurrera egin beharra dago, ez dago besterik.
- Eta normaltasun berriko emanaldiak nolakoak izaten ari dira?
- Pozgarriak. Emanaldi bakoitza ospakizun bat da, berdin dio zein pandemiatan bizi garen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.