Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Azpeitia

MICE eta Ginger taldeen rocka Sanagustin Kulturgunean izango da bihar

Ateak 22:30ean irekiko dira eta azken sarrerak eskura daitezke 13 euroan

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 21 iraila 2023, 15:10

Comenta

Sanagustin Kulturguneko ateak 22:30ean irekiko ditu gaur gauean kontzertu bikoitza eskaintzeko, 'MICE' ETA 'Ginger' taldeak oholtzaratuko baitira. Oraindik azken sarrerak eskura daitezke 13 euroan.

MICE Miren Narbaiza Martiartuk 'Napoka Iria' taldean hainbat urtez aritu ondoren 2017an abiatu zuen bakarkako proiektua da. Azpeitian eskainiko duen kontzertuan duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dion 'Lautada' (2022) diskoko kantuak eskaintzeaz gain, aurreko 'MICE' (2017, 'Zilar Printzak' (2019) lanetakoak ere gorpuztuko ditu. Guztietan rock estiloa nagusitzen da eta da abesti ororen abiapuntu, baina beste estilo batzuetara ere hurbiltzen da, 90 hamarkadako indie-rocka esaterako, elektronika eta gitarra ukituekin, hartarako beti giro berezia sortuz: atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela.

Kartela

  • Kartela: MICE eta Ginger.

  • Lekua: Sanagustin kulturgunea (Azpeitia).

  • Eguna eta ordua: Gaur, 22:30ean.

  • Sarrerak: 13 euro.

Gainera, kantuaren beraren sorkuntza, eredu eta soinu beretan ez erortzeko ahaleginean, grinatsua da. Bere azken lanak soinu rockeroen eta esperimentalagoen artean eramaten du entzulea. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.

Narbaizak gidatutako taldearekin batera oholtzaratuko da Ginger talde zarauztarra. Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz. 2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak, auto-ekoizpen bidez, eta horixe eskainiko dute kontzertuan. Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco MICE eta Ginger taldeen rocka Sanagustin Kulturgunean izango da bihar

MICE eta Ginger taldeen rocka Sanagustin Kulturgunean izango da bihar