Borrar
Guggenheim Bilbao Museoa

Mezerg, Idoia eta Marc Scibilia izango dira Art & Music zikloan

Irailaren 27an, urriaren 10ean eta azaroaren 22an izango dira, hurrenez hurren, 22:00etatik aurrera Guggenheim Bilbao Museoan

J. A.

Larunbata, 6 iraila 2025, 10:55

Comenta

Idoia, Mezerg eta Marc Scibilia bilduko ditu udazkenean Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako Art & Music zuzeneko musika programan. museoko arkitekturaren eta erakusketen testuingururako «kontu handiz aukeratutako abangoardiako proposamenak» ekarriko ditu programak museoko atriora Kutxabanken babesarekin. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, Mezerg musikaria izango da lehena, irailaren 27an; urriaren 10ean Idoiaren txanda izango da, eta Marc Scibiliak itxiko du zikloa azaroaren 22an.

Eskuak eta oinak erabiliz techno musika inprobisatzen zuen etxeko bideoei esker ezagutarazi zen artista frantsesa. Ostean, generoan erabiltzen ez diren instrumentuak uztartu ditu zuzeneko oso bereziak sortuz, esaterako zulagailu batekin. Kontzerturako sarrerak 38,5 euroan lor daitezke.

Bigarren lana, 'De amar y desandar' aurkezten izango da aramaioarra. Lehen 'Ilun eta abar' albumean erakutsitako estiloan, doinu eta molde aniztasuna ardatz nagusi izanik -sustrai, folk, pop edo bossa nova- giro intimo, gertuko eta goxoa sortuko du Idoiak. Kontzerturako sarrerak 30,80 euroren truke izango dira Museoaren Lagunentzat eta 27,50 euroren truke publiko orokorrarentzat

'More To This' izan zen Marc Scibiliak ospera eraman zuena. Musika modernoko ahots nabarmena, sentitutako letrak melodia hunkigarriekin nahasten ditu. Abestia zubi izan zen bere albuma sortzeko, izenburu berarekin, non bere orainaz, iraganaz eta etorkizunaz hitz egiten duen folk, musika alternatibo eta pop kutsuen artean. Emanaldirako sarrerak amaitu dira.

Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta 20:30etik ordura arte, bertaratutakoek aukera izango dute museoko erakusketak talde txikian ikusteko. Gainera, atrioan bertan jarritako taberna zerbitzuak edariak eta pintxoak eskainiko ditu (kontsumizioak ez dira sarreraren prezioan sartzen).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mezerg, Idoia eta Marc Scibilia izango dira Art & Music zikloan

Mezerg, Idoia eta Marc Scibilia izango dira Art & Music zikloan