Borrar

Mexiko iparraldeko indarra eta euskal arima, kantu berean

Tatta eta Fane bikotea La Txama taldearekin batu da 'Bihotzian' kantua ontzeko

J. A.

Astelehena, 11 abuztua 2025, 12:52

Comenta

Euskal eszenan trap musikak bidea egin du, batik bat, taldeen arteko elkarlan eta kolaborazioen bidez: Chill Mafia, HOFE, Bengo, Ben Yart, Euskoprincess, Etxepe, XSakara, Mutiko, Denso... Zerrenda luzatuz doa. Hala heldu ziren Tatta eta Fane bikoteak egindako ugari -'Zure atzetik', Sin preocuparme'...- eta bide beretik dator La Txama batuta ondu duten 'Bihotzian', jada entzungai dela plataforma digital nagusietan, bideokliparekin batera. Chick Juárez eta Denso dira abesti honen ekoizleak, eta ikuspegi fresko bat gehitzen diote Mexikar musika erregionalari.

«Euskal Herriaren bihotzetik ustekabeko fusioa jaio da: Mexiko iparraldeko indarrak euskal arimarekin bat egiten du», aurreratu dute. Grupo Fronteraren eta Fuerza Regidaren soinuek inspiratuta, iparraldeko cumbia berrasmatu dute zigilu paregabe batekin: ukitu euskalduna. 'Bihotzian' izenburu bat baino gehiago irudikatzen du: Ipar akordeoiak eta gitarrak Euskal Herrian bizileku berri bat aurkitzen duten lekua da. Soinu euskaldunaren energiarekin eta mexikar arimarekin nahasten dira, erabat berria, benetakoa eta bihotzez betea den zerbait sortzeko.

Ez da La Txama taldeak estiloari egiten dion lehen keinua. Tatta eta Fane bikoteak 'Sin Preocupame' abestiarekin izandako arrakastaren ondoren, oraingoan La Txama taldearekin bat egin dute, hauek ere euskal-mexikar fusio honen aldeko apustu indartsua eginez, korritu ukitu euskaldun hori gehituz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mexiko iparraldeko indarra eta euskal arima, kantu berean

Mexiko iparraldeko indarra eta euskal arima, kantu berean