Borrar

Lide Hernandok 'Bele' bakarkako proiektua aurkeztu du

Rock estilotik aldendu, «sustrai» dituen blues, soul eta tankerako afrikar-amerikar musika beltzaren deribazioetara itzuli eta musika gaurkotuagoa egitea da donostiararren asmoa

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 23 maiatza 2023, 13:30

Comenta

Lide Hernando, Liher taldeko sortzaile eta abeslari donostiarrak, 'Bele' «musika proiektu» berria aurkeztu du astearte honetan sare sozialen bitartez zabaldu duen bideoaren bitartez. «Saiatu nire ikuspegia ulertzen, espero dut gustukoa izatea», eskatu die zaleei.

Talde modura 'Liher'-ek 'Hauts' izeneko lehen diskoa 2016an aurkeztu zuen eta Lide Hernando kantari donostiarrak abenturari hilabete batzuk lehenago eman zion hasiera bakarlari modura. Orain, zazpi urte geroago, «sustraietara» itzultzeko sortu du 'Bele' proiektua. Izan ere, ikus-entzunezkoan dioen bezala musikalki ez du bere burua urte hauetan eskaini duten rock estiloan kokatzen, «gehiago nator blues, soul eta tankerako afrikar-amerikar musika beltzaren deribazio horietatik». Hala, taldean jotako musika estilotik «aldentzeko» eta egungo musika urbanoaren elementu batzuk hartuta «musika gaurkotuagoa» egitea da Hernandoren asmoa.

Azaldu duenez «hainbat hilabete» jo eta ke lanean proiektu berria «mimo handiz» lantzeko eta jada baditu hainbat gauza aurreratuta. «Jada iritsi da gizarteratzeko momentua», gogo eta ilusio askorekin hartu duena, baita baita urduritasun eta beldurrarekin. «Urduri nago aldaketa handia delako eta mundu honetan buru nahiko karratua daukaten hainbat pertsona daude, batzuetan uste duguna baino gertuago, eta horiei betiko beldurra diet sistema patriarkalak beti erakutsi didalako zer pentsatuko duten horretan gehiegi pentsatzen eta hori ezen dut saihestu», xehatu du.

Hori bai, oraindik ez du abestirik edo hauen aurrerapenik ezagutarazi eta zertxobait itxaron beharko da hauek entzun ahal izateko. «Oso laster aterako dira gauzatxoak eta espero dut gustatzea», dio bideoaren amaieran.

Proiektu osagarria

Bakarka aurkeztutako 'Bele' proiektuaz gain, Hernando buru-belarri dabil Liher taldearen azken diskoarekin. Otsailean entzungai jarri zuten 'Eramaten' singlea, bizipen onak zein txarrak onartzeak duen garrantziari keinu egiten diona eta estribiloan norberak bere burua barkatzeko garrantzia azpimarratzeko uraren metafora darabilena, 'urak dakarrena, urak daroa'. Bigarren abestia irailean plazaratzea da asmoa eta bi abestiak izango dituen maxi-single lana Durangoko Azokan euskarri fisikoan aurkeztea.

Eta 2021eko azaroan kaleratutako 'Eta hutsa zen helmuga' diskoaren birako azken kontzertuekin ere dabil taldea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lide Hernandok 'Bele' bakarkako proiektua aurkeztu du

Lide Hernandok 'Bele' bakarkako proiektua aurkeztu du