

Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Lauroba abeslari donostiarrak UDA diskoa kaleratu berri du, bakarkako seigarren lana eta Zart zigiluarekin grabatu duen lehena. Etapa baten amaiera dakar diskoak, izan ere lau urtaroei eskainitako disko banako sorta amaitzen du honekin Laurobak. Lehenago atera zituen 'Udazkena', 'Negua' eta 'Udaberria'.
Ildo horretan, lehen singela 'Kilima aldaketa' abestia da, «metafora» abeslariaren hitzetan. Ingurua zaintzeko beharrari buruzko hausnarketarako deia egin nahi izan du. «Munduaren edo lurraren azalean jarrita, berak guri abestutako abestia da, aspaldi utzi baikenion natura laztantzeari», gaineratu du Laurobak. Bideoklipa dagoeneko ikusgai dago donostiarraren YouTubeko kanalean.
Laurobaren hitzetan orain arte egindako lanetatik «fresko, alai eta zuzenena» da album hau, «gorputza astintzera gonbidatzen duten erritmoz betetako» hamar kantuz osatua. Besteak beste Ameriketako hainbat estilo bildu nahi izan ditu abeslari donostiarrak bertan: bossa nova, samba edo son kubatarra.
Bide horretan artista askorekin laguntza izan du Laurobak: Josu Erviti eta Hilario Rodeiro (bateria), Rayco Gil (perkusioa), Nerea Alberdi (haize instrumentuen moldaketak); eta Leire Berasaluze, Sara Azurza, Olaia Inziarte, Fariba Sheikhan edo Esti Markezen ahotsekin.
Diskoaren aurkezpen kontzertua urriaren 6an izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta oholtza gainean hainbat gonbidatu eta lagun izango dira Iker Laurobarekin, besteak beste, Izaro, Eñaut Elorrieta, Yoni Camacho, Olatz Salvador, Lucas Delgado eta Esti eta Mikel Markez. Sarrerak jada salgai daude Donostia Kulturaren webgunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.