Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
III. Basking Beat & Bite jaialdia

Huntzak, ETSk eta Mikel Urdangarinek emanaldiak eskainiko dituzte Finlandian

Euskal musikaren Basking Beat & Bite jaialdia abuztuaren 31tik irailaren 2ra bitarte egingo da Tanperen eta Helsinkin

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 24 abuztua 2023, 15:26

Comenta

Mikel Urdangarinek eta Huntza eta En Tol Sarmiento (ETS) taldeek kontzertu bana eskainiko dute abuztuaren 31tik irailaren 2ra bitarte Tanperen eta Helsinkin (Finlandia) izango den 'Basking Beat & Bite' euskal musikaren jaialdian. Euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzeko ekimenean musikaz emanaldiez gain euskal pintxoak dastatzeko aukera ere izango da eta baita musika kulturaren sektorearekin «networking hamaiketako» saioa ere.

Finlandiako lehenengo musika jaialdi euskaldun honek Tamperrada euskal pintxo txapelketa du jatorrian. 13 urtez antolatu du Mikka Reinikka euskara eta euskaltzaleak 62 taberna eta jatetxe parte hartzaileren laguntzarekin. Jaialdi gastronomiko bezala hasi zena, pixkanaka handitzen joan da eta orain azokak, kontzertuak eta bestelako ekimenak antolatzen dira.

'Basking Beat & Bite' jaialdiak eskema bera jarraituko du hiri bakoitzean, abuztuaren 31n eta 1ean Tamperen eta irailaren 1ean eta 2an Helsinkin. Hala, bi eguneko programazioaren baitan, lehenean harrera ofiziala izango da goizeko 11:00etan hiri bakoitzeko udaletxean eta jaialdiaren aurkezpen. Bigarren egunean aldiz, musika eta kulturaren sektoreko lagunek «networking hamaiketako» saioa egingo dute eta ETSk, Huntzak eta Mikel Urdangarinek eskainiko dituzten kontzertua iluntzeko 19:00etan izango da.

Jaialdiaren hirugarren edizioa izango da, lehenago Bite Basque Beat izena zuena eta Etxepare Euskal Institutuak eta Basking Food & Culture elkarteak sustatzen dutena Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Musika Bulegoaren laguntzarekin. Lehenen edizioan Gatibu, Zetak eta Olatz Salvadorrek hartu zuten parte; bigarrenean aldiz Izaro, Skakeitan eta Bulego taldeek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Huntzak, ETSk eta Mikel Urdangarinek emanaldiak eskainiko dituzte Finlandian

Huntzak, ETSk eta Mikel Urdangarinek emanaldiak eskainiko dituzte Finlandian