Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Jaialdiko egitarauarekin batera antolakuntzak zabaldutako irudia. Azkena Rock

Hamar kontzertu izango ditu Azkena Rock 2021 jaialdiak

Udazkenean izango da Iradie Arenan irailaren 22tik urriaren 3ra bitarte

DV

Donostia

Asteartea, 6 uztaila 2021, 17:56

Comenta

Azkena Rock Festival jaialdiko antolatzaileek 2021eko ediziorako kontzertuak jakinarazi dituzte gaur. Jaialdia Iradie Arenan izango da irailaren 22tik urriaren 3ra bitarte eta, besteak beste, Liher, Loquillo, Los Enemigos, El Drogas, Carolina Durante, Lendakaris Muertos, M Clan, Kaotiko, Ray Collins Hot Club, Los Zigarros edo Biznaga bezalako taldeak izango dira.

Ekitaldi berezia izango da udazkenekoa eta guztira hamar kontzertu eskainiko dira. Zikloa irailaren 22an hasiko da, Lendakaris Muertos eta Ezpalak taldeen kontzertuarekin, eta biharamunean, irailaren 23an, Los Enemigos eta Liher izango dira Iradier Arenan. Irailaren 24an El Drogas eta The Lizards ariko dira, 25ean Carolina Durante eta Biznaga, eta 26an Johnny Burning eta The Soul Jacket.

Azkena Rock jaialdiaren 2021eko edizioa bereziak irailaren 29an jarraituko du, Kaotiko, Puraposse eta The Wax taldeekin, eta hilaren 30ean Ray Collins Hot Club eta Micky & The Buzz ariko dira.

Hilabete aldaketa emango bada ere maila mantendukoko du ekimen gasteiztarrak eta behin urrian sartuta, hilaren 1ean Loquillo eta Seda izango dira Iradier Arenan. Biharamunean Los Zigarros eta Los Estanques artiuko dira eszenatokian eta zikloa bukatzeko, urriaren 3an M Clan eta Razkin igoko dira oholtzara.

Sarrerak uztailaren 9an salgai

Txertatze-prozesua aurrera badoa ere, jaialdia Covid-19aren pandemiak baldintzatua izango denez antolakuntzatik segurtasuna eta osasun neurriak bermatzeko prebentziorako beharrezko neurriak hartuko dituzte. Horrek, ezinbestean, edukieran eragina izango du.

Egun bakoitzerako sarrerak uztailaren 9an, ostirala, jarriko dira salgai goizeko 10etan jaialdiaren webgunean.

Bien bitartean, antolatzaileek prestaketa lanetan jarraitzen dute, datorren urtean 20. urtemuga ospatzeko jaialdi formatuan. Patti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, L7, Drive-by Truckers, Fu Manchu edo Daniel Romano arituko dira 2022ko ekainaren 16, 17 eta 18an Gasteizko Mendizabalan, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamar kontzertu izango ditu Azkena Rock 2021 jaialdiak

Hamar kontzertu izango ditu Azkena Rock 2021 jaialdiak