Borrar
Fernando de la Hera

Gorka Urbizu, Anari, Gontzal Mendibil... Bilbao Arena musikari eta kulturgilez beteko da

Abenduaren 27ko ekitaldiaren helburua euskaltzaleak batzea eta elkarrekin euskarak behar duen Pizkunde berrirako txinparta piztea dela gogorarazi du Kontseiluak

Jan Echevarría

Ostirala, 21 azaroa 2025, 10:54

Comenta

Euskalgintzaren Kontseiluak ezagutzera eman du ostiral honetan abenduaren bukaeran 'Euskaraz bizitzeko Pizkundea' lelopean deitu duen ekimeneko kulturgile, musikari eta sortzaileen zerrenda. Larrialdi linguistikotik indarraldi berri baterako bideari ekiteko asmoz pentsatutako ekimena da, eta hamarkadatan euskararen taupadaren parte izan diren kantuak ekarriko dituzte Euskal Herri osoko eta beladunaldi ezberdinetako bederatzi musikarik, 'Euskararen soinubanda' eratuz.

Zerrenda honako hauek osatzen dute: Amets Aranguren (Iruñea, 1998), Anari (Azkoitia, 1970), Beñat Goitia 'Benizze' (Gasteiz, 1991), Gontzal Mendibil (Zeanuri, 1956), Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977), Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964), Julen Goldarazena 'Flako Fonki' (Iruñea, 1999), Maia Iribarne (Lasa, 1995), eta Miren Narbaiza (Eibar, 1986).

Gainera, azken urteetan euskarazko zineman nabarmendu diren hainbat aktorek ere parte hartuko dute, besteak beste, Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Miren Gaztañaga eta Ramon Agirre aktoreek. Era berean, oholtzara igoko dira Ane Labaka eta Sustrai Colina bertsolariak, baita kulturgile gehiago ere. Ekitaldiaren gidaritza artistikoa Oier Guillan antzerkigilearen esku izan da.

Ekitaldirako sarrerak 10 euroko ekarpen ekonomikoaren truke eskuratu daitezke pizkundea.eus webgunean. Jasotako dirua osotasunean artisten lana ordaintzera eta ekitaldiaren gastuen zati bat estaltzera bideratuko da. Ekitaldiaren helburua ahalik eta euskaltzale konprometitu gehien batzea eta euskaltzaletasunaren indarra erakustea da. Horrexegatik, sarrera hartzen duten guztiei bertaratzeko eskatzen die, eta joaterik ez dutenei, beste pertsona bati emateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gorka Urbizu, Anari, Gontzal Mendibil... Bilbao Arena musikari eta kulturgilez beteko da

Gorka Urbizu, Anari, Gontzal Mendibil... Bilbao Arena musikari eta kulturgilez beteko da