

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Viernes, 25 de abril 2025, 11:08
Euskal kantuaz gozatzeko aukera eskaintzeko sortu zen 2002an 'Lagunekin Kantari' programa. Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartearen (IZBE) eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren ernamuina, hala ere, urtebete lehenago hasi zen lehenak antolatutako euskal kanten ikastaroarekin.
Maiatzak 12, 19:30: Esti Markez, Intxaurrondo K. E.
Maiatzak 19, 19:30: Patxi Saiz, Larrotxene K. E.
Maiatzak 26, 19:30: Etxekoekin Kantari, Intxaurrondo K. E.
Maiatzak 30, 19:00: Kantujira, Larrotxeneko plaza (auzoan zehar ibiltzeko).
Ordutik, urtez urte, ekimena errepikatu da eta 2025ekoan Esti Markez eta Patxi Saiz kantariak izango dira gonbidatuak maiatzaren 12an eta 19an, hurrenez hurren, Intxaurrondo Kultur Etxean 19:30ean. Programa Etxekoekin Kantari eta Kantujirarekin osatuko da.
Esti Markezentzat musika bizitzeko modu bat da. Bere azken lana, Atenporal, bederatzi kantuz osatutako diskoa da. Bukaera eta hasierei, egunsenti eta iluntzeei buruzko lan honetan, kantautore gazteak estilo berrietara egin du jauzi, bere esentzia galdu gabe. Melodia goxo eta etenik gabeek denboraren erlatibotasunaz hitz egiten dute: amaiera bakoitza, hasiera berri bat da.
Getariako abeslariak Kantatzen duen herria gara izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du Larrotxenen. Lan honetan, bere ibilbidean zehar jorratu dituen gaiak jasotzen dira: bizitza eta heriotza, herria eta deserria, euskara eta memoria historikoa. Emozioz beteriko kanta horiek herri baten oroimena kantuan gorpuzten dute.
Azken urteetako arrakasta ereduari jarraituz, Etxekoekin Kantari saioan Donostiako kanta taldeetako kideek hartuko dute parte. Ohiko ikusleak, oraingoan, eszenatokira igoko dira, etxekoak etxekoentzat kantatzeko, auzoko kideen arteko harremana sendotuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.