Borrar
Usoz

'Egon edo ez egon' diskoa aurkeztu du Joseba Tapiak

Koldo Izagirreren hitzetatik abiatuz, «soinu kromatikoak» sortutako doinuek eta umore zorrotzak osatzen dute lana

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 29 azaroa 2021, 12:56

Comenta

'Egon edo ez egon' diskoaren aurkezpena heldu aurretik jada bazegoen pistaren bat Joseba Tapiaren azken lan hau umore eta ironiaz josia zegoela jakiteko eta musikariaren bakarkako bederatzigarren lana ezagutaraztean irmoki berretsi da. Erritmo dantzagarriak, letra alaiak, umorea eta keinu ironiko asko.

10 kantuz osatutako lana da 'Egon edo ez egon', Kaki Arkarazoren estudioan grabatua urrian, eta Tapiaren esanetan «soinu kromatikoak» sortutako doinuek osatzen dute. Hauen izenak, gainera, gaia ulertzeko oso zuzenak dira, 'AHT', 'Zozo bezain zozoa' edo 'Zikinaga S.A.' besteak beste. Beste muturrean topatuko du entzuleak 'Gudazkenez', «barnerakoiagoa» eta Gordobil izeneko batek Gernika bonbardatuari eskainia.

Sareetan soinua eta harrabotsa sortu zuen 'Daddy Tapia' performance dibertigarriak eta autotuneak ez du lekurik izan lanean. Chill Mafia taldeko kideen konplizitatearekin eta Hiru Damatxok egindako promozioan talde iruindarrak 'Barkhatu' abestian dioen «Guapos como Solano, leyendas como Tapia» esalditik tiraka kanpaina biralean geratu da. Oraingoz bideo-segidan geratu da elkarlana, nahiz eta musikariak onartu duen kantu batean parte hartzeko proposamena jaso zuela. Hurrengoan, agian.

Kontzertu berezia apirilaren 28an

Aurkezpenean azaldutakoaren arabera zuzenekoak eskaintzen hasteko data udaberria izango da eta lehena, «berezia», Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da apirilaren 28an. Tapiak aurreratutakoaren arabera diskoan izan diren partaide guztiak igoko dira oholtzara eta bestelako sorpresak ere egongo dira.

Ez da Tapiak Izagirrerekin egiten duen lehen elkarlana. Urte askoan Leturiarekin aritu ostean, bakarkako bideari hasiera emateko 'Apoaren edertasuna' disko berezian Izagirrek sortutako istorioari eskusoinu eta ahotsarekin bizia eman zion eta apoaren sinbologia batekoz bestera mugitu zuen. Real Politik (2006) lanean ere soinua jarri zien idazle pasaitarrari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Egon edo ez egon' diskoa aurkeztu du Joseba Tapiak

'Egon edo ez egon' diskoa aurkeztu du Joseba Tapiak